bildu.net , katuaren laugarren hanka
Mezu honek ez luke hain azkar argitaratu beharko, ez baikenuen horrelako eztabaida espero jendearengan :P Baina azkenean horren beharra sumatu dugu. Gaur goizean aurkeztu da zabaldu.com-en bitartez scuttle software librean oinarritutako del.icio.usen euskarazko klon bat, bildu.net. Eztabaida polita sortu da zabaldu.com-en bertan: ea nork sortu ote duen, goardia zibila gu zelatatzeko izan ote den, enpresa batek egindakoa ote den... eta atzean nor dagoen jakin gabe ez erabiltzeko asmoa ere erakutsi du beste zenbaitek; eta sustatun ere, baten batek bildu.net garatu duenaren mezua agertu da... Gehien harritzen gaituena zera da: ziur askok eta askok del.icio.us-en izena eman dutela, eta atzean nor dagoen jakin gabe. Agian hau eremu lokalean izateak egiten du berezi zentzu horretan. Nor/Nortzuk daude(n) proiektu honen atzean eta zergatik ez den hasieran nortasuna argitu? Arkaiz Zubiaga "Mutilmediako partaidea" eta nik neuk garatu dugu sistema hau, Scuttle itzuliz. Ez genuen hasieran gure nortasuna azaleratu nahi, pertsonalismo horretatik ihes egiteko; hau da, ez daukagu inongo arazorik gu garela esateko, baina komunitatearentzako proiektu bat bezala aurkeztu nahi genuen, guztion esku dagoena, eta bide batez egoera honen aurrean jendearen jokaera aztertu. Eztabaida txiki bat sortuko zela espero genuen, baina ez hain azkar eta hain gogor! Proiektu honekin egitasmo sorta bati hasiera eman nahi diogu. Guztiok dakigu euskarak sarean indartu beharra duela; baditugu eduki interesgarriak, Wikipedia bezalakoak, baina guztiak ere hobetu eta handitu beharrekoak direla ezin eztabaidatu. Askotan, gainera, tresna interesgarriak sortu arren, ez dugu jendearengana iristea lortzen, eta Interneten inguruko ezagutza xumeak dituztenengana ere heldu nahiko genuke, euskarazko tresnak erabiliz euskarazko webguneetan nabigatzea posible delako, neurri batean behintzat. Hizkuntza txiki bat izanik, edukien askatasuna defendatu nahi dugu, hori kontsideratzen baitugu gure kasurako abantaila nagusi, eduki bat sortu eta beste hogei lekutan erabili ahal izatea. Honenbestez, euskara sarean zabaltzeko pausoak eman nahi ditugu, eta horretarako, hemen lehen produktua: bildu.net. Orain, atzean erakunde, enpresa edo goardia zibilik ezkutatzen ez dela jakinik, proiektu berri honetan zuen partehartzea espero dugu, komunitate eta eduki lokalak indartu asmoz noski! |
Iruzkinak hemen "bildu.net , katuaren laugarren hanka"
zorionak.
Eta orain balia dezagun une hau, horrelako gauzak egiten jarraitzeko.
2.0 teknologia Euskal Herrian.
Zorionak!!
Poliki poliki bagoaz aurrera.
Zorionak Teketen. Lan bikaina, benetan.
Eskerrikasko guztioi!
Txopi zorionak zuri, aspalditik egiten duzun lana jende gutxik zoriondu dizu. Zure eta txipiren mezuak zabaldun irakurtzen ditudanean gauza asko etortzen zaizkit gogora. Aurrera goaz
Zorionak Teketen! Miresgarria da horrelako proiektuak aurrera eramateko duzuen ausardia. Nik orain ez dakit zer egin: lastermarkak kudeatzeko beste webgune bat (loturak) itzultzen ari nintzen baina bildu-k itxura hobea du... tira, ziurrenik itzulpena amaituko dut. Horrela, norbait loturak-era sartzen bada euskaraz erabiltzeko aukera ere izango du.
Animo proiektuarekin, ea horrelako gehiago sortzen dituzuen!