photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Eguraldia nire blogean integratu nahi nuen eguna

Nire blogean eguraldiaren iragarpena integratu nahi nueneko esperientzia kontatuko dizuet.
Nire ideia nire blogean beste zerbitzu bat eskaintzearena izan zen, Eguraldiaren iragarpena. Noski eskuz egin nezake egunero baina... Orduan Internet guztian zehar hasi nintzen eguraldia euskal herrian ematen zuten lekuen bila. Euskaraz izatea nahi nuen noski eta horretarako euskarazko komunikabideekin kontaktuan jarri behar nintzen. Zenbait komunikabideekin kontaktuan jarri arren hauen erantzunik ez dut jaso oraindik. Euskaraz kondaira batek dionez bazegoen lehen EHKME izeneko erakunde bat eta bere iragarpena RSS bitartez ematen zuena, euskaraz eta Euskal Herritik. Kondaira berdinak esaten duenez badago oraindik ere Euskalmet izeneko erakunde eta webgune bat, euskaraz eta Euskal Herritik? eguraldiaren iragarpena ematen duena. Baina ez du RSS bitartez ematen eta gainera "Debekatuta dago informazio hau, osorik nahiz zati bat, beste inon berariazko baimen idatzirik izan gabe sartzea". Hau irakurrita paso, nazka, aajjjjjjjj, hori da diru publikoarekin gauza onak egitea.

Bide hori (erdi)itxitzat eman ondoren munduan zer dagoen ikustea otu zitzaidan. Munduan badaude gauza interesgarriak. Hauetako batzuk zerrendatuko ditut orain:
Weather Bonk: Google Maps eta beste zerbitzu batzuk erabiltzen ditu eguraldi iragarpena sortzeko. Oso interesgarria da, hau erabili nahi nuen baina momentuz ez dut lortu Euskal Herriko mapa bakarrik bistaratzea, agian aurrerago...
Weather Underground: Aurrekoak datuak hemendik hartzen ditu. Baina nola? Ba bai jaun/andere txit agurgarriak RSS bitartez dohain. Webgune honetan hainbat hiri garrantzitsuen iragarpena ematen da eta RSS bitartez eskuratu daiteke, egunero honen berri izateko. Eta oraindik harrigarriagoa zenbait gauza euskaraturik daude, itzuli zuenari mila esker.

Beraz weather bonk integratzea lortzen dudan bitartean (weather undergroundgo datuak erabiltzen ditu), weather underground erabiliko dut eguraldiko iragarpena erakusteko.
-------
19:53 LORTU DUT!
Lortu dut weather bonk Euskal Herrian zentratzea

Iruzkinak hemen "Eguraldia nire blogean integratu nahi nuen eguna"

 

iruzkin bat egin