Flickrren irudiak igotzeko zerbitzuaren inguruan beste hainbat programatxo sortu dituzte. Hemen hauetako batzuk aipatzen ditugu.
- Puzzlr: puzzleak egin zure flickrreko argazkiekin
- Flickratr: Zure flickrreko argazkiei nota bat jartzeko aukera ematen dio bestei
- http://metaatem.net/words/: Nahi dituzun hitzak flickrreko letra argazkiekin osatzeko.
- Flickr sudoku: Sudoku joku famatua baina Flickrreko argazkiekin
- Flickr backup: Flickrren gordeta dituzun argazkien segurtasun kopia bat egiteko.
- Flickrfox: Zure flickr argazkiak erakusten dizkizun firefox nabigatzaileko gehigarri bat.
- Flickr screensaver: Zure flickrrekeko argazkiak pantaila-babesle bihurtzeko programatxoa.
- fd's Flickr toys: Dudarik gabe estekarik hoberena. Flickrrentzako aplikazio sorta txiki bat biltzen da bertan. Beste gauzen artean, aldizkari azalak, egutegiak, posterrak etab. sortu daitezke flickrreko argazkiekin
...Besterik ezagutzen duzu? |
Iruzkinak hemen "Flickrreko jostailuak"
Flickr Sudoku berez euskaraz egon beharko litzake. Nik hitz egin nuen webgunearen jabearekin eta itzulpena bidali nion berak hala eskatuta. Baina oraindik ez du euskarazko bertsioa sareratu. Eta hori orain hilabete izan zen... berriz idatzi beharko diot...