photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Jakintza ikastolako blogari berriak

Jakintza ikastolako ikasleak blogari lanetan hasi dira, eBlogosferara ongi etorriak.
Hemen doa ikteroak blogetik ateratako hauei buruzko laburpena:
  • Allwear: Nagorek eta Leirek sortu duten modaren inguruko bitakora. Azken tendentziak, diseinuko erropa, osagarriak, albisteak… izango dira irakurgai bertan. Kate Moss-en inguruko artikulu batekin hasi dira
  • Zure Txokoan!!!!!!: Felixuka eta Sorgintxok :lol: sortutako bloga. Orokorrean kulturarekin zerikusia izango duten albisteen berri emango dute: musika, literatura, zinea…. Irakurleen kolaborazioa ere eskatzen dute.
  • Eroak:Anderrek sortu duen blog honetan umorea izango da nagusi. Bideo barregarriak, argazki xelebreak, txisteak…. aurkituko dituzu hemen. Ahalegin handiak egin ditu weblogari bere ikutu pertsonala emateko.
  • Euskadi eta Xakea:Xakearen mundua gustukoa baduzu hau da zure bloga. Asier maixu handiak hemen ipiniko ditu jokaldi desberdinen amaierak, xake txapelketen inguruko azken berriak, liburuak…
  • Jun da etorri:Taldeko parrandera handienak (Alaitz eta Nerea) festaz festa etengabe ibiltzen omen dira. Horregatik pentsatu dute bere bloga erabiliz denen berri emateko aukera paregabea dutela. Jaiak gertutik jarraitu nahi badituzu bisita ezazu beraien bloga
  • Kirolak:Leku honetan kirol munduarekin zerikusia duten albisteak irakurriko dituzu. Lehen bistazo batean Errealaren inguruko albisteak dira nagusi; ez da harritzekoa bere webmasterra den Gonzalo Errealaren zale amorratua baita. Azkar eguneratzen den bloga duzu hau.
  • Ordizia K.E.:Lander ordiziko futbol taldean etorkizun oparoa izan dezakeen gaztea da. Futbol taldeko kolore urdina bere bihotzean darama eta hori garbi ikusten da bitakorari bistazo bat ematen badiozue. Ordizia Kirol Elkarteko futbol talde guztien inguruko informazioa aurkituko duzue.
  • Txiki Eroak:Nik uste dut Izaskunek eta Nereak etorkizunean maistrak izateko aukera handiak dituztela. Oso gustukoa dute umetxoen mundua eta, horregatik, erabaki dute umetxoekin lotutako gaien inguruko informazioa zabaltzea, bide batez, gure ikastolako eskolaurreko ikasleek egingo dituzten jaialdien berri ere hemen aurkituko dituzu.

Iruzkinak hemen "Jakintza ikastolako blogari berriak"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (18:19) : 

Mila esker Teketen zure aipamenagatik. Ziur nago zure post honek animoak piztuko dizkiela nire ikasleei. Ea beraien lana serio eta fin egiten duten.

 

Blogger Teketenek idatzia (16:52) : 

Zuei egiten ari zareten lanagatik

 

iruzkin bat egin