Melillan gertatutakoaz barre egin daiteke? COPEk baietz dio.
Denok ezagutzen ditugu Melillan gertatutakoak eta honen larritasuna. Honi buruz barre egin daiteke? Batzuek baietz pentsatzen dute eta egiten dute gainera. COPEk (Eskuinaren eta Elizaren ahotsa) hainbat egunetan Melillan hesia igarotzen saiatu zirenen kontura barre egiten egon da. Behin baino gehiagotan egin du gainera eta hemen esaten dena lotsagarria iruditzen bazaizue, goizetan Federico Jimenez Los Santos "La Mañana" saioan botatzen dituenak entzun. Faxismoa bere izaera garbienean. Lotura: COPEn esandakoa (redconvoz.org) Iturria: Indymedia Euskal Herria |
Iruzkinak hemen "Melillan gertatutakoaz barre egin daiteke? COPEk baietz dio."
Aupa,
Badirudi mp3 fitxategia helbide horretatik kendu dutela.
Osoitz
Arrazoi duzu. Beste leku batean lortu dut eta esteka berrituta dago. http://www.lafrikana.net/img_blog/mp3_cope.mp3