photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Aukera bazenu teknologiaren inguruko zein pertsonai ekarriko zenuke (EGUNERATUA)

Atzo norbaitek galdera hori egin zidan eta bat batean galdetuta ez nuen jakin zer erantzun izen asko baina ez bakarra. Beldurra nuen bat edo beste ahazteko eta gero damutzea, aukera balego Euskal Herrira hitzaldiren bat ematera etorri zitekeelako. Beraz gaur bai, pentsatuta zenbait pertsonen izen zerrenda bat egin dut, baina beldurrak hor darrai bera zuen laguntza eskatuko dizuet. Galdera zehatza hau da:
Aukera bazenu teknologiaren inguruko zein pertsona ekarriko zenuke?
Noizbait denak batera batu eta horrekin jardunaldi bat antolatzeko aukera banu niretzako munduko jardunaldirik interesgarrienetako bat litzateke. Horietako bakoitzak gauza asko eman dezake. Noski zerrenda honetatik kanpo gelditu dira jadanik Euskal Herrian etorri izan diren hainbat: Richard Stallman, Jimmy Wales, Chris Anderson, Tim O'Reilly, Pekka Himmanen. Imaginatzen dituzue 10ak elkarrekin... Dudarik gabe erreferente mundial bat litzateke.

Iristen zaizkidan proposamenak hurrengo zerrendan gehitzen joango naiz.

Zuen zerrenda
  • Jeremy Keith (Web Standards Project-eko kidea) ere ekarriko nuke; irisgarritasuna eta W3C-ren estandarrak bultzatzen egindako lanagatik.
  • Tim Berners Lee HTML, HTTP eta URLaren sortzaile garrantzitsuenetakoa eta orain Web Semantikoaren inguruan dabilena.
  • aaron siego - KDEko burutako bat
  • keith packard - X11 atzean dagoen magiaren errudun handi bat
  • Lawrence Lessig - Creative Commons-en sortzailetako bat, Free Culture
  • miguel de icaza - GNOMEren sortzailetako bat, Mono-ren atzean dago eta aktibista politikoa.
  • robert love - GNOME eta Linux-eko garatzaile bat
  • Randall Munroe - XKCD komikiaren atzean dagoen geek erraldoia
  • Havoc Pennington - GNOME eta Debian-en garatzaile garrantzitsua. Freedesktop, HAL, Dbus, mugshot eta beste hainbat teknologiaren 'sortzailea'.
  • andrew morton - Linus-en "itzaleko" gizona
  • alan cox - Linux-eko garatzaile ezaguna, aktibista politikoa.
  • Jonathan Ian Schwartz - Sun Microsystems-en CEO blogger-a
  • John Gilmore - EFFko sortzailetako bat. Aurreneko 100 .com-etako jabea.
  • Donald Ervin Knuth - TeX eta dolar hexadezimalaren sortzailea ;)
  • Theo de Raadt - OpenBSD, OpenSSH, NetBSD...
  • Ian Murdock - Debian-en aita, Project Indianaren burua.
  • David Pogue. New York Timeseko teknologia zutabearen egilea, eta AEBetako hedabide handi askotan kolaboratzailea.
  • Walt Mossberg. Aurrekoaren antzeko perfila, baina hau gure Wall Street Journal maitean dabil.
  • Steve Wozniak. Appleren sortzailea Steve Jobsekin batera, halako batean mendira erretiratu zen eta nahiko bolada hippya izan zuen. Teknologiaren zereginaz eta sarearen etorkizunaz ibili zen filosofatzen urte askotxotan. Biografia idatzi du duela gutxi (diru arazoak agian...)
  • Guy Kawasaki. Hau Appleren 'Ebanjelizadore' ofiziala izan zen Steve Jobs enpresara bueltatu eta kale orrian utzi zuen arte. Orain marketing kontuetara dedikatzen da gehienbat, eta askotan idazten du blogosferaren eta marketingaren arteko loturaz.
  • Luis García de la Fuente. Ez dakit oso ondo nor den (ezjakintasuna ausarta da, bai); baina lehengoan oso OSO oso kontu interesgarriak irakurri nizkion hemen. Bipuntuzeroaren inguruan burua hotz mantentzeko kontrapuntu ona izan daiteke.
  • mark shuttleworth.26 urtekin bere lehenengo interneteko segurtasun enpresa saldu zuen ta aberastu egin zen. gero espazioko lehenetariko 'turista' izateagatik ezaguna egin zen, ta orain teknologia inguruan gabiltzanok ubuntu sistema eragilearen buru izateagatik ezagutzen dogu.
  • dean kamen.zientzialari ta ikerlaria, ezaguna batez ere segway ibilgailuaren asmatzailea izateagatik. baina beste ideia oso interesgarriak ere garatu ditu: 'gurpil-aulki todoterrenoa', diabetesa duten gaixoendako insulina ponpa iraultzaile bat, etab.
  • nicholas negroponte.'one laptop per child' proiektua aurrera eraman du herrialde behartsu batzutara, teknologian hain nabaria den atzerapen hori apur bat leuntzeko. negroponte munduan oso ezaguna den 'mit' (massachusetts institute of technology) unibertsitateko 'media lab' departamentuko buru ta fundatzailea da.
  • Roy T. Fielding: REST arkitekturaren sortzaile, Apache Software Foundation-en sortzaileetako bat, ...
  • Andrew MacAfee: Harvard-eko irakaslea, enpresa 2.0-ri buruzko iritzi interesgarriak idazten ditu bere blogean
  • Tom Davenport: enpresa 2.0 eta orokorrean enpresa munduan pertsona garrantzitsua
  • John Musser: programmableweb.com-en sortzaile.
  • Tim O'Reilly: badakit etorri dala baina ez nun ikusi ta berriro ere etortzea ez legoke gaizki egongo
  • Ricardo Galli: menéame-ren sortzailea
  • Dion Hinchcliffe: enpresa 2.0 eta web 2.0-ren ingurun blog interesgarria dauka
  • Oscar Pastor: UPV(Valencia)-ko ikerlaria eta OlivaNova-ren sortzailea, software-a garatzeko era barritzaile bat
  • Manuel Castells: etorrita dago, baina bere iritziak beti interesgarriak dira
  • Steve Jobs: ez dakit aipatu dan jada, baina berak eman du gehien inpaktatu didan hitzaldia: http://www.youtube.com/watch?v=D1R-jKKp3NA
  • Jon "Maddog" Hall (Linux International burua eta open source hedapena enpresa inguruetan aditua, eta hizlari potentea)

Etiquetas: , ,

Iruzkinak hemen "Aukera bazenu teknologiaren inguruko zein pertsonai ekarriko zenuke (EGUNERATUA)"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (23:06) : 

Nik Jeremy Keith (Web Standards Project-eko kidea) ere ekarriko nuke; irisgarritasuna eta W3C-ren estandarrak bultzatzen egindako lanagatik.

 

Blogger Teketenek idatzia (10:47) : 

Esker mila mezuan sartu dut.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (16:12) : 

Teknikoegia agian, baino tira :)

Bizkor eginda dago eta esteka gehienak wikipedia inglesekoak dira...

aaron siego - KDEko burutako bat
keith packard - X11 atzean dagoen magiaren errudun handi bat
Lawrence Lessig - Creative Commons-en sortzailetako bat, Free Culture
miguel de icaza - GNOMEren sortzailetako bat, Mono-ren atzean dago eta aktibista politikoa
robert love - GNOME eta Linux-eko garatzaile bat
Randall Munroe - XKCD komikiaren atzean dagoen geek erraldoia
Havoc Pennington - GNOME eta Debian-en garatzaile garrantzitsua. Freedesktop, HAL, Dbus, mugshot eta beste hainbat teknologiaren 'sortzailea'.
andrew morton - Linus-en "itzaleko" gizona
alan cox - Linux-eko garatzaile ezaguna, aktibista politikoa.
Jonathan Ian Schwartz - Sun Microsystems-en CEO blogger-a
John Gilmore - EFFko sortzailetako bat. Aurreneko 100 .com-etako jabea.
Donald Ervin Knuth - TeX eta dolar hexadezimalaren sortzailea ;)
Theo de Raadt - OpenBSD, OpenSSH, NetBSD...
Ian Murdock - Debian-en aita, Project Indianaren burua.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:44) : 

Nire sustrai maczaleei ezin uko egin, eta lau izen etorri zaizkit burura, batez ere teknologia eta hedabideekin lotutakoak. Ez dira batere 'alternatiboak' baina seguru nago ekarpen interesgarriak egingo lituzketela:

David Pogue. New York Timeseko teknologia zutabearen egilea, eta AEBetako hedabide handi askotan kolaboratzailea.

Walt Mossberg. Aurrekoaren antzeko perfila, baina hau gure Wall Street Journal maitean dabil.

Steve Wozniak. Appleren sortzailea Steve Jobsekin batera, halako batean mendira erretiratu zen eta nahiko bolada hippya izan zuen. Teknologiaren zereginaz eta sarearen etorkizunaz ibili zen filosofatzen urte askotxotan. Biografia idatzi du duela gutxi (diru arazoak agian...)

Guy Kawasaki. Hau Appleren 'Ebanjelizadore' ofiziala izan zen Steve Jobs enpresara bueltatu eta kale orrian utzi zuen arte. Orain marketing kontuetara dedikatzen da gehienbat, eta askotan idazten du blogosferaren eta marketingaren arteko loturaz.

Luis García de la Fuente. Ez dakit oso ondo nor den (ezjakintasuna ausarta da, bai); baina lehengoan oso OSO oso kontu interesgarriak irakurri nizkion hemen. Bipuntuzeroaren inguruan burua hotz mantentzeko kontrapuntu ona izan daiteke.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (02:00) : 

aupa,

tim berners lee euskalherrira eramatia izugarria izango zan, baina gertuago daukagun david de ugarte ere ekarriko nuke.

beste hauek entzutia ere oso interesgarria izango zan:

mark shuttleworth
26 urtekin bere lehenengo interneteko segurtasun enpresa saldu zuen ta aberastu egin zen. gero espazioko lehenetariko 'turista' izateagatik ezaguna egin zen, ta orain teknologia inguruan gabiltzanok ubuntu sistema eragilearen buru izateagatik ezagutzen dogu.

dean kamen
zientzialari ta ikerlaria, ezaguna batez ere segway ibilgailuaren asmatzailea izateagatik. baina beste ideia oso interesgarriak ere garatu ditu: 'gurpil-aulki todoterrenoa', diabetesa duten gaixoendako insulina ponpa iraultzaile bat, etab.

nicholas negroponte
'one laptop per child' proiektua aurrera eraman du herrialde behartsu batzutara, teknologian hain nabaria den atzerapen hori apur bat leuntzeko. negroponte munduan oso ezaguna den 'mit' (massachusetts institute of technology) unibertsitateko 'media lab' departamentuko buru ta fundatzailea da.

ondo segi :)

 

Blogger Igorek idatzia (13:38) : 

- Roy T. Fielding: REST arkitekturaren sortzaile, Apache Software Foundation-en sortzaileetako bat, ...
- Andrew MacAfee: Harvard-eko irakaslea, enpresa 2.0-ri buruzko iritzi interesgarriak idazten ditu bere blogean
- Tom Davenport: enpresa 2.0 eta orokorrean enpresa munduan pertsona garrantzitsua
- John Musser: programmableweb.com-en sortzaile.
- Tim O'Reilly: badakit etorri dala baina ez nun ikusi ta berriro ere etortzea ez legoke gaizki egongo
- Ricardo Galli: menéame-ren sortzailea
- Dion Hinchcliffe: enpresa 2.0 eta web 2.0-ren ingurun blog interesgarria dauka
- Oscar Pastor: UPV(Valencia)-ko ikerlaria eta OlivaNova-ren sortzailea, software-a garatzeko era barritzaile bat
- Manuel Castells: etorrita dago, baina bere iritziak beti interesgarriak dira
- Steve Jobs: ez dakit aipatu dan jada, baina berak eman du gehien inpaktatu didan hitzaldia: http://www.youtube.com/watch?v=D1R-jKKp3NA

 

Anonymous Anónimoek idatzia (12:54) : 

Nire proposamena:

Jon "Maddog" Hall (Linux International burua eta open source hedapena enpresa inguruetan aditua, eta hizlari potentea)

Beste proposamen batzuk aurrez eginda zeuden. Zerrenda polita, benetan

 

iruzkin bat egin