Zarautzeko Software Libreko jardunaldietatik bueltan! (eguneraketa)
![]() Esperientzia ederra, Larunbat arratsaldeko saioan entzuteko aukera izan nuen zatia oso ondo, bertan Librezale.org-eko jendeak parte hartu zuen Euskara eta Software libreari buruz hitz egiten. Ondoren etorri zen Catalunyako irakaslea oso interesgarria izan zen.GNU Linux banaketa bat aurkeztu zigun CATIX. Begirada bat merezi du behintzat. Ondorengo mahainguruan patxi gaztelumendi eta nik hartu genuen hitza lehenengo. Ondoren denok parte hartu genuen. Mahainguruan gai interesgarriak jorratu ziren.
![]() Igandean ere arratsaldean agertu nintzen Iñaki Alegriaren hitzaldirako prest. Gustatu zitzaidan era erraz eta samurrean Software Librea hezkuntzan duen (edo izan behar duen) papera aipatu zuen. Aurkitzen diren zailtasunak aipatu zituen. Ondoren C&S lagunek Software Librea eta enpresaren inguruan jardun zuten. Enekok sarrera interesgarri bat egin zuen eta Josuk aldiz adibide zehatzak aipatu, Zoperen kasua adibidez. Amaieran Richard Stallman ![]() NABARMENTZEKOA * Xakela gaztetxeko iniziatiba, infraestruktura, jendea eta giroa. Eredu egoki bat era honetako ekimenak egiteko orduan. Hurrengo batean ikusiko garelakoan, bertan ezagutu/egon garen guztioi muxu t'erdi. ARRAIO IRRATIAREN GRABAKETAK (Zuzenean ere emititu zuten FMtik) |
Iruzkinak hemen "Zarautzeko Software Libreko jardunaldietatik bueltan! (eguneraketa)"