Firefox interneten nabigatzeko trainera onena (kontaizu artikulu berria)
Interneten nabigatzeko nabigatzaile bat beharrezkoa izaten da. Askok Internet Explorer ezagutuko duzue baina nabigatzaile hau baino alternatiba hobeagoak badaude, adibidez Firefox. Firefox nabigatzailea software librea, segurua, azkarra eta euskaraz dugun nabigatzaile hoberenari buruz hitz egingo dugu gaurkoan. Artikulu osoa irakurri >> Artikuluan zenbait hedapen aipatzen dira, baina beste bat gehitu behar dugu. Xuxen zuzentzaile ortografikoa integratzen duena. Artikulu honetan dituzue hedapen hori instalatzeko jarraibideak. Era berean niri otu zitzaizkidan hedapen interesgarriak bildu.net eta etiketa hauek erabiliz "firefox" eta "hedapena" gorde ditut. Hemen ikus ditzakezu orain arte gorde diren hedapenak, bertan ez dauden hedapenak gehitzeko aukera duzu bi etiketa hauek erabiliz, horrela denok interesgarriak diren firefox hedapenak ezagutzeko aukera izango dugu. |
Iruzkinak hemen "Firefox interneten nabigatzeko trainera onena (kontaizu artikulu berria)"