photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Andoaingo Gaztetxearen komunikatua ostiraleko istiluen aurrean

Andoaingo Gaztetxeak, erabat gezurtatzen du ostiral gauean gertatutakoaren inguruan Barne Sailak prentsara bidalitako bertsioa. Bart gauean, 23:30ak aldera Andoaingo munizipalak, ertzaintzak babesturik, gaztetxearen inguruan zeuden autoei isunak jartzera etorri ziren.

12.00ak aldera, zaratak bizilagunei sortzen zien molestiaren aitzakiarekin, ertzaintza, jarrera probokatzaile eta harroarekin, gaztetxera bortizki sartzen saiatu zen.

Egoera ikusirik, gaztetxeko kideok, kontzertua bertan behera uztea erabaki genuen. Dagoeneko, zarataren aitzakiarik gabe, ertzaintza gaztetxera bortizki sartu zen, bertan zeuden guztiak mehatxatuz eta kolpatuz.

Bertan zeuden ikusleek ez zieten Balzaren txakurren mehatxu eta probokazioei erantzun, beraz gaztetxeko kideok eskerrak ematen dizkiegu bertan egon ziren 400 bat pertsonei, erakutsitako jarrera lasaiagatik.

Beraz, azpimarratu nahi dugu eraso bakarra beraien partetik izan zela eta ondorio bezala, 2 atxilotu, hainbat zauritu (horietako bat ospitalean atenditua izan zen), identifikazioak, alkoholemia kontrolak, etab. burutu zituzten. Ondorioz, gaztetxeko kideok atzo gertatutakoaren errudun zuzen eta erantzuleak, ertzaintza, munizipalak eta Andoaingo udala jotzen ditugu. Ostiralerako No Means No-ren kontzertua, 12+10 urtemugaren egitarauaren barne zegoen. Azken urte hauetan gaztetxeak milaka ekimen burutu ditu, herriari aisialdi alternatibo eta autogestionatu zabala eskainiz.

Hortaz, ez alkateak, ez munizipalek, ez ertzaintzak ez dituzte gure amets eta irribarreak zapuztuko.

Gertatutakoa salatzeko asmoz, zuen parte-hartzea eskertuko genuke asteartean, arratsaldeko zortzietan, gaztetxetik abiatuko den manifestazioan.

Irudimena boterearen aurka!

Iruzkinak hemen "Andoaingo Gaztetxearen komunikatua ostiraleko istiluen aurrean"

 

iruzkin bat egin