“Sofware librea. Sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak” ikastaroa on-line
Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. Gainera, administrazioek mugimendu hori bultzatu nahi dute eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da. Software librea epe luzerako apustua da, informatikari euskaldunen bilkuran argi azaldu bezala. Hori dela eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak honako ikastaroa aurkezten dute.![]() Ikastaroaren web orrian egitarauaren zehaztasunak ikusi eta informazio gehiago jaso daiteke: http://linux.asmoz.org. Izen-emate epea irekia dago jada eta plazak mugatuak dira. kontaktua: Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa Tlf: 943 212369 asmoz@asmoz.org www.asmoz.org |
Iruzkinak hemen "“Sofware librea. Sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak” ikastaroa on-line"