photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] ¿Por qué me preguntas si vi a la selección, sólo por joder?

Nazkaturik nago, selekzio espainolarekin egiten ari diren "alarde patrio" uholdeaz. Ulertzen dut beraien sentimenduak azalarazteko gogoa, baina ez hedabideetan egiten ari diren gehiegizko "alarde de patriotismo" hori. Programa arrosak, albistegiak, abeslari eta dantzari programak, programazio osoa "orgullo patrio" ikuskizun bihurtuta. Bai bai, katea aldatu eta listo baina, ezinezkoa egiten da egun hauetan. Txoko aske bakarra internet da (behintzat menua zabalagoa da).

Euskal Herriko selekzio ofizial bat izango bagenu, eta gure komunikabideek horrelako zerbait botako balute, zer entzun behar izango genukeen ez dut imaginatu egin nahi. Niri futbola (negozioa) ikustea ez zait gehiegi gustatzen eta bost axola, baina sinboloek eta sentimenduen asoziazioak funtzionatzen dutela argia da.

Interesgarria da, era berean, nola zenbait pertsonek selezkzio espainolaren eta nazionalismoen arteko korrelazioa nola aztertzen duten estatistikoki ikustea. Noski beraien nazionalismoa ez dute aipatzen, besteak baitira nazionalista. Beste batzuk aldiz Ibarretxeren kontsulta proposamena "orgullo patrio" momentu hauetan nola aurrera eraman den komentatzen dute.

Selekzioa ikusi dudan galdetzen didenarentzat manuala, arrazoiak:
  • Futbola (negozioa) ikustea ez zait gehiegi gustatzen.
  • Futbola "orgullo patrio" gehiegizko bat inposatzen saiatzen direnean ez naiz ondo sentitzen.
  • Euskal Herriko selekzio ofizial baten alde nago bai, baina horrelako "alarde abertzaleak" gure komunikabideetan ez ditut inoiz ikusi nahi (pixka bat normala dela iritzita ere).
  • Euskal Herriko selekzio ofizial hipotetiko hori, izango bagenu eta horrelakoak egingo balira; "racistas", "xenofobos", "fascistas", "nacis" ... luze bat entzun beharko genuke (adibideak egon dira jada honen inguruan).
  • Ez dut Alemaniak irabaztea nahi, Espainia "patriota"-k galtzea nahi dut.
  • Edozein kasutan kirolariei ondo jolasteko animoak ematen dizkiet, behintzat erakustaldi polita eman dezatela, eta Espainiak irabaziko balu, nire zorionik beroenak!
Bukatzeko adibide bat: Zeri buruz ari dira Futbola edo "Reconquista"?

Un cosquilleo alborota el estómago de España, y alcanza el corazón y sube por la garganta... La selección está ante la cita de su vida. La final de la Eurocopa. Al fin, un título a tiro, una corona grande. El sueño imposible que ha mortificado a los aficionados, generación a generación. La gloria no pasaba ni cerca, era un patrimonio de otras edades, o de los clubes o de otros deportes. Pero para la selección absoluta de fútbol nunca quedaba nada, tan sólo la ansiedad, el desencanto y una pregunta pesada sin respuesta: ¿por qué España no gana nunca nada? Lo ganó en 1964, cuando no vivían ninguno de los héroes actuales salvo su entrenador. (iturria)

Gure inguruan Luistxok adibidez gai honen inguruan ere idatzi du.

Etiquetas: , , , ,

[>] Eraman nazazu! Hiperipuin laburra

Aurkezpena

Hiperipuin* honetan jasotzen saitu naiz hurrengo 2-5 urteetan normalki erabili edo erabiltzen hasiko garen teknologia gehienak. Era berean, teknologia horiek egunerokotasunean izango duten eraginaren inguruan ere eszenatoki txiki bat ere pentsatu dut. Nola izango da gure lana, gure erlazioak, gure aisia hemendik 2-5 urte barru? Horren adierazle txiki eta fiktizio bat izan nahi izan du Hiperipuin labur honek.


Eraman nazazu! Hiperipuin laburra

Gaur lan egun arrunt bat da, kafe bat hartu, aurpegia garbitu eta kalera irten naiz. Autobusa hartu behar dut eta mugikorraren bidez jakin dut nire autobusa 5min barru iritsiko dela. Geltokira iristean pantailak autobusa iristear dagoela dio. Iritsi denean Lurraldebus txartela RFID irakurgailu ondotik pasa eta barrura sartu naiz.

Adin guztietako pertsonak datoz, ikasle asko, emakume ugari eta baita adindun pertsona batzuk ere. Bi gazte bere mugikorrekin bata besteari internetetik jaitsitako bere serie gogokoenaren azken atala pasatzen ari dira Bluetooth bidez. Ondoan emakume bikote batek bere 3G mugikorraren bidez goizeko albistegia ikusten dute. Gazte koadrila bat dago hitz egiten eta farrez, hauetako batek ordenagailu eramangarri txiki batean (Eeepc) azken orduan etxekolanak amaitzen ari da. Nik liburu bat dut esku artean aspaldi irakurri nuen Pintze Txikia berriro irakurri nahi nuen, paperezko bertsioa ekarri dut gaur baina nire neska lagunaren Iliad txikian hasi nintzen irakurtzen berari ikusita.

Autobusetik jaitsi eta Donostiako lan leku partekatura noa. Lan leku partekatu honetan ni bezalako langileak, enpresa txikiak, norbanakoak ibiltzen gara eta denon artean lokalak behar dituen kostuak pagatuz lan, hitzaldiak eman eta entzun, tailerrak eta batez ere oso maiz afariak planifikatzen ditugu. Hala ere, normalean etxetik edo nagoen tokitik egiten dut lan. Etxetik ADSL konexio batekin eta kaletik 3,5G konexio bidez eta mugikorra modem bezala erabiliz nire eramangarriarekin.

Bilbon dugun egoitzara gutxitan joaten naiz, AHTa egia esan ez da beharrezkoa. Lurraldebus txartelarekin PESA erabiliz merke eta azkar iristen naiz, gainera autobusean bertan WIFI jarri digute. Gero Bilbon metroa edo bizikleta bat hartu eta azkar azkar bulegoan nago. Hau bai gure enpresaren bulegoa da, nahiz eta batzuetan auzokideei ere zabaltzen zaien bertan dauden baliabideak aprobetxatzeko. Hemen egiten dira adibidez bideokonferentzia bidez atzerrian dituzten senitartekoekin "bideokonferentzia festa". Egun horretan Extremadura, Argentina, Alemaniarekin konexioak egin izan dituzte auzoko nagusiek eta kriston giroa sortu izan da beti.

Ordu batzuk lan egin ondoren lagun baten abisua jaso dut, ni nagoen lekutik gertu dago. Erabiltzen dugun Ipoki sare sozial tresna batek momentu bakoitzean gure lagunei non gauden esateko gai da. Koldo Mitxelena Medialabean gelditu gara. Plaza haurrez beteta dago, baina laster ospa egin edo karpa klimatizatura joan beharko dutela dirudi plazako pantailek eguraldi txarra iragartzen ari dira hurrengo ordu erdirako.

Tabernan oraindik errealaren azken partidua da hizpide eta biharko manifaren inguruko kartelek QRcodeen bidez manifara joateko deia zabaltzeko deia egiten dute. Mugikorra hartu eta QRcodea kamararekin harrapatu eta informazioa mugikorrean gorde dut eta baita lagun pare bati bidali ere. Ondoan egunkaria irakurtzen dagoen aiton batek berari ere bidaltzeko eskatu digu. Gure garagardoak amaitu eta etxera joan gara.

Etxean jada, posta elektronikoa irakurri, azken berriak ikusi eta EuskalTube-ko bideo batzuk ikusi ditut. Afari goxo bat hartu eta irratia entzunez lo hartu dudan arte.

*Hiperipuin: Hiperloturak erabiliz informazioa gehiago zabaldu edo bide berriak irekitzen dituen fikziozko ipuin digital bat.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

[>] Firefox 3 kalean da, segurua, azkarra, dohainik eta euskaraz


Librezale komunitatearen itzultzaile bolondres batzuen lan handiari esker Firefox 3 hasieratik euskaraz lokalizatua dugu. Zorionak guztiei, orain Firefox zabaldu eta erabiltzeko deia egitea egokitzen zaigu beste guztiei. Jarri bannerra, komentatu zure lagunekin, zabaldu posta elekrtonikoz, berehalako mezularitzaz, twitter, sare sozialak etab.

Honetaz gain, edozein nabigatzaile erabiltzen dugula ere garrantzitsuena Euskara hizkuntza lehenetsi bezala markatzea. Honela web guneak hainbat bertsio baditu euskarazkoa erakutsiko zaigu lehenengo eta gainera hau estatistiketan kontuan hartua izango da jende gehiagori euskarazko web guneak egitea "behartuz". (Luistxoren apuntea iruzkinetan)

Etiquetas: , , , , ,

[>] Gertuko informazioa digital jaio behar du

Gertuko informazioa oso garrantzitsua da. Beste ikuspuntu bat gertukoa ematen dio berriari, agentzia eta mass medien ikuspuntutik kanpo gelditzen da normalean, gertugo izateagatik iritzi eta sentimendu ezberdinak jasotzeko joera izaten du eta gaur egun denak izan gaitezke berriemaile momentu batean edo bestean. Horregatik gertuko informazioa digitalizatu baino, hau da, ohitura zaharrak mantenduz mundu digitalean murgildu. Gertuko informazioak digital jaio behar du, hau da, digitalean, interneten, gailu eramangarrietan etab. irakurri, entzun, ikus eta hauetatik informazioa bidaliko den ikuspuntuarekin.

Gertuko informazioari dagokionez hainbat proiektu oso interesgarri ezagutzeko parada izan nuen Basquecamp-ean. Hauetako asko niretzako guztiz ezezagunak, batzuk herritarrak, beste batzuk enpresarialak baina denak oso interesgarriak.
  • Ukberri.net: Uribe Kosta eta Erandioko informazio lokala jorratzen duen ataria.
  • Herrikolore.org: Barakaldon mugitzen den herri mugimendua azalerazteko atari lokala. Barakaldoz dugun BEC, Ikea, Oskorriren abestia behingoz burutik kentzeko saiakeran.
  • Goiena.net: Debagoieneko enporio komunikatiboa. Informazio lokala formato guztietan aldizkari, telebista, internet etab.
  • Hitza: Paperezko informazio lokalen islada bateratzailea. Analogikoegia oraindik baino bide onean pausoak emanez.
  • Larrabetzu.org: Digitaletik jaioa, herriarentzat jaioa. Komunikabide bat baino herriko talde, mugimendu, pertsonei hitza emateko jaiotako plataforma komunikatiboa. Proiektu lanzadera bat.
Gertuko informazio digitalarentzako proposamen batzuk
  • Publiko hartzaileak digitalki dituen jarrerak, ohiturak, grinak ezagutu eta hauen iritziak jaso eta hauek proiektuan inplikatu.
  • Aurrekoa burutzeko zuen tresna digitalek elkarrekintza hori ahalbidetu behar dute. Eztabaida, iritzi elkartrukea, pertsonen arteko ezagutzea bideratu etab. Komunitatea eraiki azken finean.
  • Ez izan beldurrik. Lehenengo galdera, "baina eta norbaitek zerbait txarra esaten badu, nola mozten dira komentarioak?" bada gaizki. Eztabaidak gertatu behar dira "parametro batzuen barnean" eta ezer gertatu aurretik filtroak ezartzen hastea oso txarra da.
  • Interneten dagoen eduki librea berrerabili eta elikatu. Interneten Wikipedian adibidez informazio asko dago eskuragarri berrerabiltzeko. Informazio hori lotu, aipatu eta horretan lanean zaudetela ahal denean osatu, ondoren denok erabil dezagun.
  • Ez izan autista! (espero inor ez mintzea). Interneten proiektu asko dago eta batzuk zuk egiten zaren hori egiten, kolaborazioak, akordioak eta loturak aztertu; ezin bada edota ikuspuntu ezberdin bat baduzu ekin, baina lehenengo saiatu hitz egiten.
  • Jende gehienak ohiturak ditu eta ez ditu orain arte erabili dituen tresnak erabiltzeari utziko. Aztertu zure tresnek horiekin izango duten lotura. Nola lortu jendeak bere blogetara zure informazioa eramatea? Nola lortu twitterren jendeak aipatzea? Nola erabili youtube, flickr, twitter, fotolog, blogak zuenean? Posta elektroniko kontuak eskainiko dizkiozu zure erabiltzaileei, zertarako baina?
  • Esperimentatu. Indefinizio garaiak dira, proiektua asko definitzeak zentzua du baina beti egon behar du atal eroren bat esperimentaziorako. Gehiago balio du egiten ikasten denak, planeatu eta burugogorkeriaz egin nahi denak baino. Esperimentatu, jolastu, ondo pasa eta batez ere entzun.
  • Kontutan hartu gailu mugikorrak. Etorkizuna ere mugikorra ere bada beraz, kontutan hartzen hasi gailu berriak. Hemen esperimentatzeko esparru handi bat dago, gutxi dago idatzita bide honi ekiteko gogorik ez?
  • Esfortzua aprobetxatu. Kamara digital bat eskuan dugunean argazki kamara, bideo kamara, grabadora bat dugu esku tartean. Behin esfortzua eginda zergatik ez edukia era ezberdinetan (testu, audio, irudi, bideo...) eskuragarri jarri?
  • Zure guneak gaur egun egingo bazenu bete beharreko hainbat gauza.
    • Jarioak izan behar ditu informazioa berrerabilgarria eta eramangarria izan dadin.
    • Informazioa zabaltzeko hainbat tresnekin lotura izan dezala informazio hori leku gehiagotan publikatu ahal izateko. Adibidez zabildu botoia bezalako funtzionalitateak.
    • Estandarrak bete eta atzigarritasuna ere kontutan hartu.
    • Web semantikoago baten bidea hartu RDF formatua kontutan hartu eta mikroformatuak eta antzeko teknologiak erabiltzea ere ez legoke soberan.
    • Ziurtatu nabigatzaile eta sistema eragile guztietan erabilgarria dela.
Norbaitek beste gomendiorik badu bota dezala.

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Enjuto Teketen


Lagun batek (Txus eskerrik asko) Enjuto Mojamuto pertsonaiaren adaptazio bat egin dit. Kapitulu batean bere ilea ikusteko gai izan zenetik bere ametsetan ni nintzala pentsatzen egon da eta Enjutori patilak eta dekorazio pixka bat gehituz sortu du irudia.

Etiquetas: , , ,

[>] Basquecamp Mashup azkarrak

Hemen duzue hitzaldiaren informazio guztia, zorionak guztiei.

Basquecamp herri baten testuingurua2.0
Basquecamp GARA edo ElPais-eko testuinguru informatiboa

Etiquetas:

[>] Basquecamp

Euskarazko informazio guztia Wiki ofizialean
ekainak 7 (7 june)
arrastiko 18:00etatik aurrera
Larrabetzuko gaztetxean
basque country

Bertan egoten saiatuko naiz mashup azkarrak nola egin daitezkeen adibide batzuk egiten baina oraindik txorkatilaren arrazoiarengatik ez dakit joaterik ahal izango dudan, ikusteko dago bera.

Gaztelerazko sarrera bat egin dut, ez da normala hori egitea baina ekimena euskaraz izango den arren euskara ulertzen dutenentzat ere irekia dagoela azalerazteko era bat iruditu zait. Kritikarik balego...

Basquecamp
Basquecamp es parte de la red de desconferencias llamada Barcamp. Barcamp es un formato de reunión de gente con ganas de experimentar en tecnologías de nueva aparición, abiertas o con implicaciones sociales de una manera participativa, donde todos son participantes.

Basquecamp es en su pequeñez el primer intento de hacer una Barcamp en Euskal Herria y por extensión en el estado español. Como particularidad hereda no sólo las características de una Barcamp sino que también toma parte de los criterios que guían al movimiento hacktivista a la hora de crear eventos como los hackmeetings. El encuentro se celebrara en un Gaztetxe (Centro Social Autogestionado) y todo el evento será autogestionado y gratuito gracias al trabajo militante de los miembros que acudan.

El lema de esta Basquecamp es "Información = pueblo (ciudadanía?) + tecnología". Viene a remarcar la importancia de generar medios de comunicación y patrones comunicativos en red ya que la tecnologia lo permite desde el pueblo y para el pueblo evitando la alienación que generar los medios y agencias de comunicación masivas. Nuestro pueblo ya tiene experiencia en esta materia; en el mundo analógico se podrían citar miles de iniciativas de contrapoder informativo que se han llevado a cabo, pero el mundo digital (que no esta desconectado del analógico claro está) no se queda atrás. Proyectos de contrapoder informativo como Indymedia Euskal Herria marcaron un punto de inflexión en el espectro comunicativo alternativo en nuestro pueblo. A posteriori han venido otros como La Haine, Gaztesarea etc. y aportaciones tan importantes como las de sindomino o los hackmeetings y hacklabs.

Dentro de lo que se ha venido a llamar la Web 2.0 , nuestra comunidad desde parametros mayoritariamente no lucrativos ha sabido crear herramientas en euskara para cubrir necesidades que por no tener interes económico serían inviables de otra manera. De esta manera se han creado redes de blogs Blogari, Blogak, Mundua, Nireblog, medios de comunicación en base a votación como Zabaldu, portales de generación y compartición de videos como EuskalTube, compartición y etiquetación de enlaces con Bildu, compartición y etiquetación de lugares con Tagzania, redes de comunicación distribuidas como Txioka, fotologs, mapas, wikis etc. Y en un futuro cercano vendrán más desarrollos y proyectos relacionados con la remezcla de contenidos, los contenidos libres, las tecnologías moviles, la web semántica etc. Porque hay una red de personas distribuidas por toda nuestra geografia (el mundo) dispuesta a seguir avanzando en estos parametros de participación, colaboración, socialización, comunicación y libertad.

Por eso invitamos a todo aquel que quiera a que acuda a este encuentro que se realizará en el Gaztetxe de Larrabetzu (Bizkaia) el día 5 de Junio. Os esperamos para conversar, participar, intercambiar, desarrollar, pensar y actuar. ¡besOS!

Etiquetas: , , ,

[>] Udarari begira bi gertuko txango kultural

Udarari begira ez da urrun joan behar gauza interesgarriak aurkitzeko. Oiartzunen eta Getarian bisita gidatu interesgarriak egingo dituzte adibidez.

Getaria

Getariako historia eta artea ezagutzeko bi proposamen berri
Ekainaren 15etik Irailaren 15era

Getariako Sustraiak: Bisita arkeologiko honen bitartez Getariako historian murgildu zaitez. Azken urteetan arkeologoek Zarautz Jauregian eta parrokiko kriptan buruturiko lanetara hurbiltzeko aukera paregabea.

Salbatore Deuna, katedral txiki bat: Elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere historiara gerturatzeko aukera ezin hobea.

Asteartetik larunbatera: 10:30;12:00;16:00;17:30

Igande eta jaiegunak: 12:00

Getaria.info blogean beraien eguneroko lana eta oharrak aipatzen dituzte eta bisita gidatuen erreserbak ere bertatik egin daitezke. Gainera blogaren lizentzia Creative Commons aitortu-ez komertziala da.

Oiartzun
Orain dela gutxi arte ustiatzen jarraitu den meategi honetan garai ezberdinetako lana ikus daiteke. Erromatarren garaian zilarra eman zuen, Erdi Aroan burdina eta gero beste hainbeste mineral.

Arditurrin interpretazio-zentro bat eraiki dute. Arditurriren historia azaltzeaz gain, bisita gidatuak egingo dituzte. Interesgarria eta ikusi beharrekoa seguruenik. Ea joaten den lehenengoak argazki edo bideoak ekartzen dituen, denok ikusgai izateko meategien web gunea ez baitago guztiz inauguraturik ;) .

Etiquetas: , , , , , , ,