photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Internet eta Euskara erreportaia Radio Euskadin

Radio Euskadin Internet eta Euskararen inguruko erreportai bat egin ziguten, Haritz Rodriguez (EuskalTube), Eli Pombo (Sareko Argia), Asier Sarasua (Ahotsak.com) eta ni neu.

Emaitza: El euskara en internet (.asf)
URL zuzena: mms://212.55.28.73/gc/audio/repintereus2805.asf

Kritikak ongi etorriak korteak direnez batzutan kontextua falta izaten da norbaitek azalpenik edo laguntzarik behar badu galde dezala.

Etiquetas: , , , , , , ,

[>] Periodistas, ¿al servicio del poder? Hitzaldi - Eztabaida

EGUNERAKETA
Zuzenean ikusteko http://www.gipuzkoakultura2.net/kmk-zuzenean.php

Real Player behar da Windows sistematan ez duzue arazo gehiegirik izango. GNU/Linux sistementzako orri honetan aurkituko duzue.

Ubuntun instalazioa adibidez, komando bidez
$ wget http://www.real.com/realcom/R?href=http://forms.real.com/real/player/download.html?f=unix/RealPlayer11GOLD.bin
$ sudo chmod +x RealPlayer11GOLD.bin
$ sudo ./RealPlayer11GOLD.bin

Instalazioa hasten da eta ondoren Aplikazioak > Soinu eta Bideoa atalean Real Player aurkituko duzu.
-----------------------

Hitzaldi interesgarria Antonio Alvarez Solís eta Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik.
Tokia
Koldo Mitxelena kultur gunea

Eguna
Maiatzaren 28 Mayo

Ordua
19 - 21

Informazio gehiago Indymedia Euskal Herrian

Etiquetas: , , , , , , ,

[>] Openstreetmaps eta Wikiak

Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

Wikiak eta elkarlanerako tresnak

Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Zapatero pide Ibarretxe que legitime a ETA

El Pais-eko portadan ikusia

Etiquetas: , , , ,

[>] Adarra eta bere megalitoak

Aurreko egun batean Adarrako estazio megalitikoa bisitatzera joateko gogoa piztu zitzaidan. Aspaldi nuen hori egiteko gogoa eta egitea erabaki ere.

Jende gehienak etxe guztietan dagoen liburuko portada den Eteneta I-ren menhirra ezagutzen dute baina badira hori baino beste aztarna gehiago ere. Horretarako ezagunei galdera pare bat egiteaz gain Historia de Guipúzcoa blogean Adarramendiko bidearen interpretazio pertsonal bat egin nuen. Bertan interesgarrienak iruditzen zitzaizkidan elementuak bakarrik ikustera joan nintzen eta hauetako batzuk egia esan harritu ninduten.


adarra tagged map by user - Tagzania (Luistxori esker)

Hauek dira niretzako megalitorik aipagarrienak eta hauen argazkiak:
Eteneta I
Etenetako cromlech-a txikia da 4,5 metro inguruko diametrokoa baina bertatik nabarmentzen dena bere menhir luze eta mehea da. 2 metroko luzera du lurretik kanpo eta beste metro bat lur azpian.


Tximistako Egia

6 Cromlech dituen sorta eder bat. Horien artean bi bereizten dira nagusiki bata 12 metroko diametroa eta 38 mugarri edo dituen bat, mendixka itxura hartzen duena. Bestea aldiz handiena 13 metro diametro izanik erdian zista bat izan daitekeena ikusten delarik.


Elurzulo
Cromlech honen berezitasuna dituen 57 mugarriak eta erakusten duen 30zm inguruko menhir txiki bat da. Bere diametroa 11metro ingurukoa izanik ere muino txiki bat inguratzen du gerriko moduan.

Hurrengoan GPSdun argazki kamara batekin joango naiz eta irudiak geolokalizatuko ditut. Gaurkoan ezin izan da eta hala ere aipatutako blogean behar den GEOinformazioa guztia aurkitu ahal izango duzue.

Etiquetas: , , , , , ,

[>] Ama birgina Pizarrok zuen desfloratu

(EFE).- La Fiscalía de Guipúzcoa pide una multa de 3.600 euros para un articulista acusado de verter
diferentes blasfemias contra la Virgen en un escrito periodístico publicado el 8 de diciembre de 2006, día de la Inmaculada Concepción, en un diario de Euskadi.
------

Articulista = Silveira
Diario de Euskadi = Gara

Garako artikulu honengatik > Me cago en la virgen.

Diru espainol zikina
[...]Amabirgina Pizarrok zuen desfloratu, Amabirjinak kolonizatzaileak Munduratu bere alutik, Pizarroren zakilatik, Eliza katolikoaren "Urdanga-arina" Erret-odolaren zina: Dirua BBV ongi gorderik mantendu eta aitzina Herri oro zapalduz, herrien urrea hartuz,Herri-zerri-urrekolore oro zorozital.[...] (abestiaren letra osoa)

Como pa no cagarse!

Etiquetas: , , , , , , , , ,