photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Ni santas ni cruces, Gora Santa Krutzak!

Andoaingo herriko jairik hoberenak, pasa hemendik!
Asteazkena 30
16:00 Zumea plazan haur pregoia.
16:30 Txokolatada Zumea plazan.
17:00 Judo erakustaldia Zumea plazan.
18:00 Zumea plazan puzgarriak eta tailerrak.
19:00 Txalaparta tailerra Zumea plazan.
19:00 Kalean zehar Andoaingo dultzaineroak.
20:00 Zumea plazan hasita Txalaparta saio ibiltaria.
20:30 Santakrutz ermitan Donostiako once taldearen Alai abesbatza.
22:30 Zumeatarra elkartearen Danborrada.
23:00 Belabi kalean, jaien hasierako pregoia, Pedro Unanueren eskutik.
23:00 Kalean zehar Orkestra Nazional txaranga.
23:30 Bekoplazan txoznen irekiera.
23:30 Bekoplazan Laiotz taldearekin berbena.

Osteguna 1
10:00 Diana Andoaingo Dultzaineroekin.
10:30 xxx kros herrikoia, Ignacio Ibarguren memoriala, Bekoplazan.
11:00 Haurrentzako Arrantza lehiaketa Espigoian.
11:30 Leizaur parkean Haur krosa.
12:00 Toka txapelketa Kale Nagusian.
12:00 Basteron hasita Soinuak taldearen kalejira.
12:30 Leizaur parkean Txirrindulari lasterketa.
16:30 Goiburun hasita Goitibera lehiaketa.
17:30 Erreka jaitsiera Bekoplazan; 16:00etan Etxarritik aterata.
18:30 Bekoplazan hasita Herri Danborrada.
Entseguak: Apirilak 28 eta 29 Leizaran markoak: 21:00-22:00.
19:00 Basteroko auditorioan, Ballet emanaldia Verdini taldearen eskutik.
23:00 Rock kontzertua Bekoplazan, Esne Beltza, Surfin Kaos eta Feos pero majos.

Ostirala 2, Koadrilen eguna
10:30 Bekoplazan koadrilen gosaria.
11:30 Bekoplazan hasita koadrilen kalejira eta jokoak, Incansables txarangak alaituta.
14:30 Bekoplazan koadrilen bazkaria. Txartelak aurrez salgai.
17:30 Bekoplazan hasita koadrilen kalejira Incansables txarangarekin.
18:30 Zumea plazan Txan magoa.
23:30 Bekoplazan Trikizio taldearekin berbena.
Ondoren karaokea.

Larunbata 3, Santakrutz eguna
10:30 Ikurriñaren jaitsiera, eskopeteroak lagunduta.
10:30 Dultzaineroekin diana.
*Ezpatadantza saioa izango da Urki dantza taldearen eskutik.
11:00 Meza santua Santa Krutz parrokian.
11:30 Andoaingo trikitilariak.
11:30 Dultzaineroen topaketa (Iruña, Tolosa eta Andoain).
12:00 Basteron hasita kantu kalejira.
12:00 Txakoli dastaketa Ermitaren parean.
*Pablo Alkorta zenari omenaldia Zumea plazan
18:00 Bekoplazatik irtean eta Kale Nagusian zehar Xelebre Karrera.
18:00 Capoeira exibizioa Zumea plazan Aldeia de bambas taldearekin.
18:30 Kamioi Baby Band Zumea plazan, Basteron eta Zubiaurre ondoan.
19:00 Andoain Musika Topaketa Zumea plazan hasita.
20:00 Sardin jatea Zumea kalean.
22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada. Entseguak apirilaren 28an eta 29an, 20:00 Leitzaran markoak dendaren ondoan, Kaleberrian.
23:30 Bekoplazan, Laket berbena.

Presoen aldeko eguna Jai programa ofizialetik kanpo]
17:00 Txosnetatik abiatuta bertso-poteoa.
19:00 Txosnetan omenaldia eta ondoren manifestazioa.
24:00 Presoen aldeko brindixa.

Igandea 4, jaien amaiera
Herri mugimenduaren eguna denez, egunean zehar txosnetan hainbat ekimen egongo da.
09:30 Dultzaineroekin Diana.
11:30 Bizikleta festa (2-10 urtekoentzat), kaskoa derrigorrezkoa da.
12:30 Urki dantza taldearen kalejira eta ondoren saioa Zumea plazan.
13:00 Kale Nagusian Andoaingo bandaren kontzertua.
14:30 Kale Nagusian auzo bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
18:00 Sagardo lehiaketa Zumea plazan, XXIX. edizioa.
18:00 Zumea plazan taloegileak, “Basataloak” taldearekin.
18:00 Trikitilariak Zumea plazan.
18:30 Andoni Egaña, Unai Agirre eta Jokin Sorozabal bertsolariak Zumea plazan.
19:30 Kaleetan zehar “The Txortimes” batukada.
22:00 Bekoplazan txoznen itxierako ekitaldia.

Oharrak:

* * Barrakak, Txistoki pasealekuan.
* * Merkatua, Goikoplazan.

Etiquetas: , , ,

[>] Internet eta mugikortasuna

Azkoitiko Urola ikastolaren III. informatika astean egon nintzen eta bertan internet eta mugikortasuna izan nuen aipagai. Oso gustora egon nintzen bertan bildutako jendearekin eta bertan erabilitako aurkezpena hemen ere denon eskura jartzea pentsatu dut. Aurkezpena nahiko laburtua bada ere kontzeptu eta gako nagusiak erakusten ditu. Gauza batzuk kanpoan utzi nituen baina hurrengo batean hitzaldi hau berreskuratu eta gaia zabalago jorratzeko aukera izatea espero dut. Esker mila gonbidapenagatik.

Etiquetas: , , , , , , , , , , , ,

[>] Informatika astea Azkoitia

Bertan egongo naiz hitzaldi bat ematen gaur bertan norbait gerturatu nahi badu toke bat eman.

Apirilak 21, gaur

19:00. Insausti jauregian: Internet eta mugikortasuna, Gorka Julio Hurtadoren eskutik. Hori Informatika ingeniero teknikoa da eta Elurmet Informatika Zerbitzuko kidea.

Apirilak 22, asteartea

19:00. Insausti jauregian: Nola egin MARGOT animaziozko film laburra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Iosu Azkueren eskutik.

Apirilak 23, asteazkena

19:00. Insausti jauregian: Internetaren erabilera arrazional baten bila, Zarauzko Berritzeguneko informatika eta komunikazio teknologien aholkulari Txomin Balza Murgiarenaren eskutik.

Apirilak 24, osteguna

19:00. Insausti jauregian: Webgune parte-hartzaileak nola sortu informatikaz ezer gutxi jakinda, Sistemen Informatikan ingeniero tekniko Mikel Altunarenaren eskutik.

Apirilak 25, ostirala

18:00. Urola Lanbide Heziketan, Jokoak Sarean: Medal of Honor taldekako txapelketa. Irabazleentzat sariak izango dira

Etiquetas: , , ,

[>] Blogoneskak


Blogoneskak euskal blogosfera feminista agregatzen ari dira. Pozten naiz zuen proiektua ikusteaz, handitzen ere ikusi nahi dugu noski. Atari hau feevy-rekin egina dago, zabaldu komunitateak ere erabiltzen du eta edonork sor dezake atari bat feevyAtaria izeneko tresna txiki honekin.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Web 2.0 garaian ere gezurra esaten digute, baina ez dugu zertan sinistu behar

Komunikabide handietan (mass media) eta informazioa agentzia ezberdinetatik lortzen dituztenak kasu askotan gezurra esaten digute, gehiegitan. Web 2.0 garaian ere hedabide tradizional hauek jendartearen gehiengoaren iritzia kondizionatzeko gai dira.

Gaur egun edozeinek informazioa bere ikuspuntutik publikatzeko aukera du, baita besteek sortutakoa komentatu edo eztabaidatzeko ere eta hori ona da. Honen aurretik baziren era honetako hedabideak ere, Indymedia adibide aipagarri da beti eman baitu libreki publikatu eta eztabaidatzeko aukera. Pentsa dezakegu beraz bakoitzak dituen grinak, iritziak, komentarioak, ideiak publikatu eta igortzeko aukera baduela eta hori egia da baina badira asko ere beste hedabide horiek esandakoa errepikatu eta biderkatzeko prest daudenak kontziente edo inkontzienteki.

Berri on baten disekzioa iturria
  • Gai konkretu batean zentratu behar da.
  • Terminoak ondo definituak egon behar dute.
  • Ebidentziak aurkeztu behar dira.
  • Ezagutza publikoa zein den jakin beharko du.
  • Salbuespenak azaldu behar dira.
  • Zergatiak ondorioen aurretik azaldu behar dira.
  • Ondorioek sekuentzia logiko bat jarraitu beharko dute, aurretik azaldutako ebidentzia logiko eta argumentuetan oinarrituz.
Azken aldian alde bateko informazio asko
Informazio asko alde bakarrekoak dira edo zuzenean gezurra. Askotan nik ere horrela egiten dut baino ni ez naiz kazetaria; gehienetan aipatutako beste hedabide horietan ematen ez den aurpegia emateagatik egiten dut. Berdina egiten ari naiz? Beno, nire iritzia da azken finean hori bai, behintzat inpartziala ez naizela argi uzten dut, beste batzuk ez bezala.

Azken gaiekin zerikusia duten hainbat informazio interesgarri

Tibet
Zalaparta handia informazio gutxi
Kolonbia
Eskubide urraketak aipatzean FARC-EPk egindakoak omen dira hedabide handi gehienen irudiko (batzutan perla batzuk ihes egiten badute ere), bitartean...
Web 2.0 garaiean ere oraindik hedabide handiek iritzi publikoa kondizionatzen dute
Google trends erabiliz "tibet" hitza azken 30 egunetan izan duen garapena ikustea interesgarria izan daiteke. Bi grafiko azaltzen dira azpian Google news zerbitzuan, hau da Googlek fidagarritzat dituen informazio iturrietan (betez ere hedabide handi gehienak) publikatutako informazioak. Goian aldiz jendeak Google bilatzailearen bidez egindako bilaketen kopurua. Argi ikusten da adibide honetan behintzat hedabide handiek esandakoak, jendeak informazio bilatzeko garaian eragina duela.


Honen aurrean zer?
Egia da informazio gero eta gehiago dugula beraz honen aurrean bakoitzaren zentzu kritikoa eta analisia gelditzen zaigu. Noski horretarako hedabide independente eta alternatiboak egon behar dira. Sarean eragiteko era berriak ere lantzen hasi behar dugu. Hauek sustatu eta bakoitzak bere irakurketa kritikoak egiteko gaitasuna landu behar du. Hauek dira nire ustez informazio masiboaren garai hauetan bakoitzak egin beharreko etxeko lanak.

Etiquetas: , , , , , , ,

[>] UNI Encounterren egongo naiz

Gaur UNI Encounterren egongo naiz 16:00tan hizlari moduan, gaia: Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean).

WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

Nirekin batera beste batzuk ere egongo dira hau da gaurko egitarau osoa:


* 16:00 – 17:15 Web 2.5 (web 2.0 parte hartzailea eta web 3.0 Semantikoaren arteko bidean). Gorka Julio. (Elurnet). Euskeraz



WWW berri baten hastapenak. Informazioari orain dauden baliabideekin semantika gehiago emateak informazio horrekin gauza gehiago egin, informazioa nahastu, ordenatu eta berrerabiltzeko ahalmena emango digu. Orain erabiltzen diren tresnak erabiliz gauza gehiago egin eta zerbitzu deszentralizatuagoak sortzeko aukera emango duten mikroformatuak eta antzerako teknologiak azalduko dira praktiko batean.

* 17:30 – 18:45 Medición y Gestión de los Niveles de Servicio. F. Javier Diéguez (CISA, CISM).


* Marco de Trabajo: Qué es la Gestión del Nivel de Servicio.
* Medición: Indicadores, Métricas.
* Reporte: Cuadros de Mando, Informes de Seguimiento.
* Algunos ejemplos de indicadores aplicados al mundo de la Seguridad de la Información.



* 19:00 – 19:50 Tecnología RFID. Oportunidades de negocio. Iratxe Ugalde (Teknotag). Castellano

Hurrengo egunetako informazioa UNI Encounter IV web gunean.

Etiquetas: , , , , , , , , , , ,

[>] Dionisio Tirikitauki chicki chicki euskaraz

Etiquetas: , , , , , , ,