photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Urte berria gaizki asteko

Etiquetas: , , , ,

[>] Madrid eta WikiST

Madrilen egon nintzen WikiST, wikiak eta estandarrei buruzko jardunaldi batzuetan. Oso aberasgarriak izan dira eztabaida eta ideia elkartrukeak. Lagun berriak ezagutzeko aukera izan nuen Adolfo, Antonio, Platoniqeko Susana eta Olivier, La Fundició-ko Mariló eta Montse, David etab. eta baita euskal herritar pare bat ere Julen Iturbe eta Joseba Abaitua.

Bidaia trenez egin nuen, tren litera horietako batean (iserita joatea baino merkeagoa da litera) ondo iritsi nintzen baina denbora nuen oraindik. Horregatik trenean topatutako beste lagun euskaldun batekin gosaltzera joan nintzen, bera beste hainbat lagunek Madrilen egun horretan jasango zutena pixka bat samurtzeko zetorren. Gosaltzera Lavapies-era joan ginen auzo bizia zirudien (nahiz eta dena itxita egon) pintada, kartel, kontzertu asko, hemen jatorra zela esango genuke. Kafetegi batera sartu, kafe bat hartu... (Berri txarrak) eta laguna joan ondoren buelta batzuk emateko aukera izan nuen.

Madrid herri bat da
Madrileko ikono asko ikustea ez nuen espero baina... nahigabe ia La Puerta de Alcala, El Retiro, La Cibeles, El Prado, Las torres Kio, La fuente de Neptuno, El Reina Sofía eta Francoren zintzilikarioak saltzen zituzten dendak ere ikusteko aukera izan nuen. Hemen uzten dizkizuet argazki guztiak.


Media-lab Prado
WikiST izan zen toki polita esperimentaziora bultzatzen duen toki bat. Sartu eta berehala bideo instalazio bat aurkitzen da. Bideo instalazio horretan hainbat pertsona sartzen bazarete aurpegiak elkartrukatzen dira.



Sartu eta berehala txingurriekin egindako beste instalazio bat, txingurriak behatza jarraitu eta horretaz gain pantailatik zure eskura irtetzen dira.



WikiST
Hainbat gauza interesgarri entzun eta apuntatzen egon nintzen nire wikian. Hartutako apunte batzuk edo iritzi orokor batzuk:
  • Julen: ezagutzaren bideari buruz estatu ezberdinak bereizi zituen:
    • inkontzienteki ezjakin
    • kontzienteki ezjakin
    • kontzienteki jakin
    • inkontzienteki jakin
  • Julen: Wikiek orain dauden bi estandarrekin konpetitu behar du posta elektronikoa eta Word.
  • La Fundició:
    • Projecte3: Proyecto de intervención en el espacio social y arquitectónico de la escuela fundamentado en un proceso colaborativo de construcción de conocimiento en el que puedan participar estudiantes y docentes. Con la colaboración de Catarqsis y Santiago Cirugeda.
  • Juan Freire: bere ponentzia osoa erabat interesgarria izan zen, ondo gordetzeko modukoa.
  • María Luz: Wikien metodologia eta oraingo egoeraren arteko aldea hezkuntzari begira.
Orain
Wikia
Norabide bakarrekoa
Norabide bikoa
Ebaluazioa urtean behin
Jarraia
Egituraketa itxia
Egituraketa irekia
Feedback gutxirekin
Feedback asko

  • Susana Noguero y Olivier Schulbaum' oso pertsona interesgarriak
    'Platoniq hace "Herramientas y metodologías de producción colectiva en torno a comunidades"
    • "Nuestra fuente de inspiración es internet y la ética y práctica del software libre que intentamos trasladar a los espacios físicos"
    • "Información cooperativa, abierta y modificable"
    • "compartir recursos para conseguir más autonomía tanto individual como colectiva"

  • Davidek komunitatea, parte hartzea, wikien antolakuntzari buruzko ideia interesgarriak bota zituen. Wiki mota ezberdin asko daudela ere esan zuen eta bakoitzak era batean edo bestean erabiltzeko aukera izango zuelaren ideia ere bota zuen. El Germinador proiektua interesgarria erakutsi zigun.
  • Joseba: Agregazioaren aplikazioa wikietara ekartzeak parte hartze modu berriak sor ditzake.
Ondorio batzuk
  • Lagun eta pertsona interesgarri asko dago hor kanpoan
  • Eztabaidan komunitateen parte hartzea atera zen behin baino gehiagotan eta alde batetik orokorrean pareto betetzen zela ikusi zen.
    • Paretoren legea: 20 parte hartu, 80 begiratu
      • korolarioa: 1 eduki sortzaile 19 iruzkin egile 80 ikusle
    • Salbuespena: Parte hartzaile gutxiago dauden komunitateetan jende gehiago parte hartzen du era aktiboago batean.
    • Ondorioa: ez al litzateke hobeto orduan komunitate txikiak, eduki sortzaile izateko aukera dituztenak potentziatu eta ondoren edukiak elkar lotzeko (agregatu) ahaleginak egitea. Mikroformatuak, sindikazioa, web semantikoa, rdf, grddl etab. buruan...
  • Ez gaituzte ezagutzen nahiz eta zer egiten dugun erakustean asko harritzen diren. Hainbat elkarlan sortzen hasi dira gurekin ezagutzearen ondorioz. Arazo honi nola ekin pentsatzen hasi behar dugu Euskal Herritik bertatik. Euskara lan egiteko tresna baliagarria dela frogatu dugu, baina kanpora komunikatzeko beste zerbait ere behar dugu. Nire aldetik euskaraz lan eta idazten jarraituko dut baina artikulu mamitsuak ere ahal dudan heinean gaztelera edo ingelesez egiten ere hasi behar dut.
  • Medialab bezalako laborategiak erabili edo sortu behar ditugu. Zenbat enpresa txiki edo elkarte daude prest nahiz eta ez egitura finko bat izan bere espazioa utzi eta laborategi, esperimentazio leku efimero bat egiten uzteko? Dauden egiturak erabiltzen ditugu (Arteleku adibidez)?

Etiquetas: , , , ,

[>] Txioka sarea egunero eraikitzen ari gara

Txioka jaio zenetik badira hilabete batzuk eta balantze moduko bat egiteko garaia iritsi da. Balantzeak kuantitatiboak edota kualitatiboak izan ohi dira baina hauek aipatuko baditugu ere ikuspegi konstruktiboago bat eman nahi dut gaur.

Sortu zenetik 49 erabiltzaile ditu sareak eta egunero norbait apuntatzen da. Twitterren ibiltzen den Euskal Herritarren parte txiki bat izanik ere parte garrantzitsuenetakoa biltzen duen sarea dela esan daiteke. Erabiltzen diren hizkuntzak %60 euskara %35 gaztelera eta %5 ingelesa izan daitezke gutxi gora behera (ez dira datu estatistikoak baina gerturatze egoki bat dela iruditzen zait).

Hasi zenetik ekitaldi garrantzitsuak trukatzeko tresna sortu dugu baita gauzak saldu eta elkartrukatzeko azoka ere eta bertan gero eta garatuagoak dauden nanoformatu eta mikroformatu transformazioari esker informazioa semantikoki etiketatzen hasi gara.

Txiokak zerbaiterako balio izan badu sarea trinkotu eta zabaltzeko izan da. Bi zentzu hauek kontrajarriak diruditen arren ez da horrela. Alde batetik ezagutzen ginen pertsonen sarea trinkotzeko eta elkarrizketa txiokaren orritik jarraitzeko aukera eman digu. Honek era berean, sarea zabaltzeko balio izan du ezagutzen ez gintuen pertsona askok ezagutu gaitu eta sarea zabaltzen hasi da.

Garrantzitsuena hala ere sortzen ari den sarearen tipologia da. Orain artean sortzen diren proiektuek gauza bat dute normalean, edukiak eta iterakzioa beraien gunean zentralizatzeko joera. Txiokatik hasieratik egin genuen planteamendua guztiz aurkakoa zen sare banatua zen garrantzitsua nahiz eta orri nagusiaren bidez sare horren izaera orokorra isladatuko zen. Sarea hortik kanpo bizi da, bakoitzari interesatu zaizkion pertsonak gehitu ditu bere twitter kontaktuetara edota beraiekin fisikoki ere topo egin du eta automatikoki errekonozimendu bat egon da “txiokalaria zara!”. Txioka hasi genuenetik 6 pertsona fisikoki ezagutzeko aukera izan dut, dena

k jatorrak (ez dakit zergatik baina txiokak jende jatorra erakartzen du). Orain txioka desagertuko balitz ere bakoitza bere sarea eraiktzen ari da, egia da txiokari esker ezagutzeko aukera handiagoa dela baina hori bakarrik. Txioka beraz armiarma baten lana egiten duen tresna dela esan daiteke. Amaraunean Euskal Herritarrak batzen eta sarea bera egunetik egunera eraikitzen ari diren gizon eta emakumeak (gutxi gehiago erakarri behar ditugu, zerbait gaizki egiten ari gara?) lotzen dituen armiarma.

Txioka sarearen bisualizazio grafikoa

Etiquetas: , , ,

[>] WikiSTra noa

Honi buruzko jardunaldiak: Nuestra cultura depende cada día más de la producción de estándares (¿qué significa comer bien?, ¿cuál es el grado de exposición aceptable a los campos electromagnéticos? o ¿quién es minusválido?). Las nuevas tecnologías, los wikis entre ellas, permiten a los ciudadanos intervenir en la producción de un conocimiento hasta ahora reservado a los expertos. wikiST se presenta como un taller para debatir las circunstancias e implicaciones que tiene la emergencia es estos nuevos escenarios cognitivos y normativos.

Jarraipen tresna bat ere sortu du komentatzen dena jarraitzeko

Etiquetas: , , ,

[>] Nire gela baino nire ideiak ordenatzea nahiago (2008an egin nahi ditudanak)

Urtea azken txanpan dugu eta badakit era honetako mezuak meme batean bilakatzen direla garai hauetan baina gaur hau idatzi behar dut. Hurrengo urtean zer egin nahi dudan pentsatzen nabil eta ideia batzuk hemen idatzi nahi ditut nire burua ere antolatzeko.

  • Testuinguru mugikorrarekin hasitako bidea jarraitu, proba eta esperimentu berriekin.
  • Txioka sareak erakutsitakoari alderdi komunikatzaile potenteago bat eman eta txioka sarearen ideia beste batzuk erabili dezaten prestatu.
  • Mikroformatuak, RDFa, eRDF eta Web Semantikoaren inguruko ikerketa jarraitu eta sare sozialen portabilitatea, openid eta oauth-ean buru belarri sartu.
  • Parte hartze bideak aztertzen jarraitu Wikien estandarizazioa eta elkarrekintza sinple baten bidez ezagutza modelatzeko ideia eta esperientzia berriak gauzatu (burua bor bor). Hau gizartera nola eraman?
  • Blogak identitatea azaleratzeko duten garrantzia, sare sozialetako gure profila bertan dagoela pentsatu eta honek izango duen eraginean pentsatu. Sare banatuen egitura interesatzen zait.
Listo honekin lehenengo 6 hilabeterako behintzat badaukat. Orain jario garbiketa eta iturri berrien bilaketari ekingo diot helburu hauek lortzeko bidean. Eta zuek?

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Andoain LIVE

Gaur udaletxeak egiten ez duena 30 euroko kamara batekin egin ahal izan dut. Beno berez Andoaingo udaletxearen webguneak berak lotsa handia ematen du. Norbaitek galdetzen didanean, Andoainek webgunerik ez duela erantzuten diot :P Gaurko saioan Andoain LIVE egiten egon naiz bideo streaming bidez Andoaingo arratsalde amaiera emitituz. Hurrengo bideoan ikus dezakezue. Seguraski ustream.tv-rekin gauza berriak egingo ditut etorkizunean.

Etiquetas:

[>] Izan pirata!

SGAEren aurkako hitzak izan zitezkeen, euskal kortsarioen aldeko hitzak baina ez. Jai eta gune herrikoien inguruko jaialdi bati buruz ari gara.

Etiquetas: , , , , , , , , ,

[>] Gpuntua Bluetooth bidez poltsikoratu

Bluetooth sistema Gpuntuaren bila

mobilweb.jpgGpuntua bilatzea da aurtengo Txapelketaren helburua, eta bide horretan baliabide guztiak erabiltzea zilegi omen. Hala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Akting Ingeniaritzaren arteko hitzarmen bidez, finalaurreko saioetatik aurrera bertsozaleek Txapelketari buruzko informazio guztia BLUETOOTH sistema bidez euren sakelakora jaitsi ahalko dute: bertsolarien datuak, saioen datuak, puntuazioak, sintonia eta beste mila datu.

Horretarako, finalaurreko saio bakoitzean BLUETOOTH gunea izango da. Informazioa sakelakoan jaso nahi duenak, gune horretara gerturatu eta sakelakoko bluetooth sistema aktibatu beharko du soilik.

Halere, hemen dituzue aplikazioa eskuratzerakoan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko oharrak:

Aplikazioa mugikorrera jaisteko:

- Bluetootha piztu beste bluetooth aparatuek zure mugikorra ikusteko moduan.

- Sarreran kokatutako Bluetooth gunera gerturatu (antena ingurura).

- Gpuntua aplikazioa eskainiz mezu bat jasoko duzu mugikorrean (denari baietz)

- Koderik edo PINik eskatuz gero 1234 markatu behar da.

Ilunbeko 1 eta 4 ateetan aurkituko dituzue laguntzaileak ez dakienarentzat laguntzeko prest. Ekimen kuriosoa.

Etiquetas: , ,

[>] Google .cat


Googleren hasiera orrian gauza bitxi bat gertatzen zait Go to google esteka klikatuz, googleren inglesezko bertsiora joaten nintzen lehen, baina orain .cat domeinura zuzentzen du link horrek. Katalanen inbasio teknoinperialistaren lehen pausoak :-P

Etiquetas:

[>] Bihar Basque Digital Shepherds’ Meeting

Dena prest biharko jaierako, bideoak, kartela, jendearen ideiak borbor ibili dira. Euskaltube kanalean www.euskaltube.com/irratiacom100 lehenengo bideoa hau izan zen irratia.com 100 programa.

Nire aportazioa: irratia.com in plain basque Imamomen aportazioa: Basque Digital Shepherds’ Meeting Animazioa Xurikenen aportazioa: God save the sheep (in basque we trust)

Etiquetas:

[>] Inoiz baino atxilotu gehiago denbora gutxian



[Eguneraketa] Berriro ere konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude.

Etiquetas: