photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Ni santas ni cruces, Gora Santa Krutzak!

Nire herriko festarik hoberenak, UTZI ORDENAGAILUA ETA ETORRI.
Eszepziorik balego ezkerreko hau elizgizon eta gerrilari...

Gaur

16:00: Haur pregoia Zumea plazan.

16:30: Txokolate jana, Zumea plazan.

17:00: Judo erakustaldia, Zumea plazan.

18:00: Puzgarri eta tailerrak, Zumea plazan.

19:00: Kalejira dultzaineroekin.

20:00: Txalaparta saio ibiltaria, Kale Nagusian.

20:00: Aritzeta Abesbatza, Santa krutz ermitan.

22:30: Zumeatarra danborrada.

23:00: Pregoia, M. Jesus Fernandezek irakurria.

23:30: Izotz taldearen berbena.

Bihar

10:00: Diana.

11:00: Haurrentzako Arrantza lehiaketa, espigoian.

12:30: Basteron hasita Kantu kalejira.

16:00: Mus txapelketa, Kale Nagusian.

16:30: Txirrindulari lasterketa, parkean.

18:00: Erreka jaitsiera Beheko plazan.

18:30: Kamio Banda.

19:30: Kaleetan zehar Zozongo perkusio taldea.

22:30: Peña danborrada.

23:30: J&K(Jo ta Hanka) taldearen berbena.

Etzi

09:30: Diana

12:00: Zumarragako trikitilariak.

12:00: Urki dantza taldea zumea plazan.

14:30: Auzo Bazkaria, kale nagusian.

18:00: Sagardo Lehiaketa, Zumea plazan.

18:00: Basataloak talogileak, Zumea plazan.

18:00: Bertsolariak, Zumea plazan.

23:30: Rock kontzertua (Des-kontrol, Keike, Naiz Roxa)

Astelehena 30, koadrilen eguna

10:00: Diana

11:30: Incansables Txaranga, Kale Nagusian.

11:30: Koadrilen Jokoak.

14:30: Koadrilen Bazkaria, beheko plazan.

17:30: Koadrilen Kalejira.

20:00: Trakets taldearen berbena.

Asteartea 1

10:00: Diana dultzaineroekin

10:30: XVIII. kross herrikoia.

11:30: Haur krosa Leizaur parkean.

12:00: Goitibeherak, Goiburutik hasita.

12:00: Basteron hasita, Soinuak taldearen kalejira.

16:30: Goitibeherak, Goiburutik hasita.

17:30: Haur antzerkia, Zumea plazan.

18:30: Herri danborrada.

Asteazkena 2

18:00: III.Santakrutz bizikleta festa.

20:00: Santa Krutz ermitan Xingola haur abesbatza.

Osteguna 3, Santa krutz eguna

10:30: Ikurrinaren Jaitsiera.

10:30: Eskopeteroak.

10:30: Dultzaineroak.

11:00: Meza Nagusia

11:00: Andoaingo trikitilariak.

12:00: Txakolin dastatzea, espigoian.

17:30: Pirritx eta Porrotx Zumea plazan.

19:00: Sardina Jatea, Zumea plazan.

19:30: Andoain musika topaketa, Zumea plazan.

Etiquetas: , ,

[>] Gernika bonbartean (iturria: Bazterrak Nahasten)

Etiquetas: , , ,

[>] Izen eman Informatikari Euskaldunen Bilkuran

Jadanik jakingo duzuen arren aurtean Informatikari Euskaldunen Bilkura izango da. Informatika ikasi, informatika interesatu, informatika gogoko duzuenok galdu behar ez duzuen ekitaldi bat :P.

Bertan Internet aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuei buruzko hitzalditxo bat egin behar dut, espero interesgarri izatea.

Informazio guztia hemen duzue etorri eta deia zabaldu.

Zuzenean izen eman botoi honen bidez
ieb07 izen eman

Etiquetas: , , , ,

[>] Ziber kontrol soziala

Ziber kontrol soziala. Kontutan hartzen ez den gauza garrantzitsu bat. Txipik bere jakinduria eta argitasunarekin azaltzen dizkigu ziber kontrol sozialaren alderdi ezberdinak.

Bideoak ikusi
, ezinbestekoa!

Etiquetas: , , ,

[>] Designed for ubuntu

Atzo enpresako portatiletik Windows kendu nuen, lehen Ubuntu eta Windows XP elkarrekin bizi ziren noizbait erabili behar nuen (ordenagailuarekin etortzen zen). Erabiltzen ez nuela ikusirik kendu eta Ubuntu bakarrik utzi dut. Nire portatil pertsonalean ere horrela dago. Bietan Ubuntu bikain dabil nire portatilean arazotxo batzuk ditudan arren.

Gaur designed for Windows etortzen den etiketan erreparatu dut eta desagertarazteko gogoak sartu zaizkit, orduan pegatina kasero bat egitea erabaki dut. Hemen jarraitutako pausoak:
How to egin Designed for Ubuntu pegatina (edo nola birziklatu etxean bueltaka dauden pegatina horiek)
  1. Irudi hau jaitsi
  2. Irudi hori moldatu hainbat kopia ateratzeko orrialde bakar batean eta inprimatu (aldaketa klimatikoa gogoratu).
  3. Erabiltzen ez duzun pegatinaren bat hartu, manifetan eman eta inoiz gorde eta erabiltzen ez dituzun horietakoak ondo daude.
  4. Pegatinaren gainean orri txuri baten zati bat pegatu kolarekin dena estaliz (ondoren pegatuko dugunean ezer ez transparentatzeko).
  5. Inprimatu ditugun irudiak pegatina+txuriaren gainean pegatu kolarekin. Krokis:
    1. inprimatutakoa -------------------
    1. orri txuri zatia -------------------
    1. pegatina ...................
  6. Moztu irudiaren formara
  7. Pegatinaren papera askatu eta pegatina zure ordenagailuan pegatu.
Emaitza:















P.D: 3 soberan ditut norbaitek nahi baditu nirekin kafe/garagardo bat hartzera gelditu beharko du edo zuek egin :P

Etiquetas: , , , ,

[>] Twitter nanoformatuak adibide orrialdea

Atzo esan nuen bezala, adibide orrialde bat egin behar nuen nanoformatuen erabilpenaren adibide fisiko bat eduki ahal izateko. Ba hemen sortu dut adibide sinple bat.

Adibide honetan event, tag eta lang nanoformatuak erabili daitezkeela erakusten dira. Gauza gehiago egin daitezke noski, hau proba txiki bat besterik ez da. Behintzat noizbait ekitaldi bat jarraitu nahi badugu edozein lekutatik IM, twitter edota telefonoetatik bidalitako informazioa denbora errealean bertan publikatua ikusi ahal izango dugu nanoformatuei esker.

Garrantzitsuena helbidea: http://www.bloginfluence.net/nanoformats

Etiquetas: , ,

[>] Twitter, txio txioka lagunari deika

Twitter zer da?
Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna berri bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da. Honek microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da. Honen inguruan gauza asko idatzi da jada hemen batzuk:Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa

Nire iritzia

Twitter erabiltzen hasi nintzenean ez nion erabilpen argirik ikusten. Baina erabiltzen hasi eta burura erabilpen ugari etortzen hasi ziren. Egia esan, hasierako proposamena hau da, zer egiten ari zaren momentu oro kontatzea ez dut guztiz erakargarria ikusten baina... Zer galdetzen diogu elkarri telefonoz edo internetez hitz egiten dugunean edo urrun gaudenean? Baina hemen erabilpen orokorra gainditu eta beste erabilpen batzuk proposatzen dizkizuet.

Twitter nanoformatoak

Twitterri arazo batzuk eta gabezia batzuk ikusten dizkiot oraindik eta horiek konpontzen saiatu naiz twitter nanoformats-en bidez. Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Nik "asmatua" bada ere orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu.

Twitter nanoformatoen erabilpena pertsonala zein taldekoa izan daiteke. Bakoitzak erabaki dezake berarentzako mezuak horrela kodetzea interesgarria den.

Erabilpen pertsonala

Twitterreko todo nanoformatoa erabili dezakegu adibidez egiteko ditugun gauzak zehaztu eta kontrolatuak izateko. Nanoformato bakoitzeko yahoo pipes tresnarekin hori jarraitzeko aplikazio bat sortu dut. Honen bidez gure lagun zerrendan todo mikroformatoa erabiltzen bada automatikoki ikus dezakegu eta jario horretara harpidetu. Adibide bat nire erabiltzailearen RSSarekin. Bertan ikusi daitekeen bezala pipe horrek ematen duen emaitzara harpidetzeko balio dezake eta horrela egin beharrak kudeatu. Era berean talde konkretu batean erabiltzen bada (eta @yourusername nanoformatoarekin konbinatuz) lanak banatzeko tresna bezala erabil daiteke.

Beste pipe hau erabiliz adibidez beste erabiltzaileek publikoki egindako aipamenak jarraitzeko aukera dugu, RSS bidez ere jaso ditzakegularik.

Talde erabilpena

Talde erabilpena da dudarik gabe edozein formato edo lengoaietan garrantzitsuena. Nanoformatoen kasuan baina interesgarria izan daiteke talde txiki batek erabiltzea erabakitzen badu. Hainbat arazo topa daitezke baina denak konponbide bat dute. Erabilpen posible batzuk:
Ekitaldi baten berri eman: event: ekitaldi batean gertatzen denaren berri eman daiteke. Twitterren idazten dugun guztia twitterreko gure lagunek jasoko dute web bidez, edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute (adibide orri bat egin behar dut).
Gai konkretu bati buruzko informazioa jarraitu: tag: bidez etiketatutako informazioa jarraitzeko aukera ematen da berriro web gune edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute.
Hizkuntzak bereizteko:
lang: hizkuntza bakoitzeko kanal ezberdin bat definitu dezakegu.

Esperimentazioan

Hau dena esperimentazio bat da. Esperimentazioaren barnean kokatu behar da. Ez da ezer definitiboa,Wikian parte hartu dezakezue eta nanoformatuekin nirekin batera esperimentazioan ibili nahi baduzue gehitu zuen twitter lagunetara Ni eta batez ere Nanoformats Bot erabiltzailera.

Etiquetas: , ,