photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Google Mapsek nire herria jan du

Google Mapseko irudien eguneraketa berria dela eta nire herria (Andoain) odei batek jan du. Ez da ni bizi naizen kalea, gure udaletxea (edo hobeto esanda Gotorlekua), eliza, ezer ez ikusten. Tagzaniara joan naiz eta bertan Andoainen zeuden etiketak bilatu ditut (hauetako asko nireak) ba odei lodi baten azpian aurkitu ditut :(
Hasieran katxondeo pixka batekin hartu dut baina gero duda hauek etorri zaizkit burura:
Zein eragin izango du Andoainen honek? Orain gutxi baina etorkizun (hurbil) batean eragina izan dezakeela pentsatzen dut.
Google enpresa pribatu bat da baina botere asko dauka, enpresa batek herri bat mapatik ezabatzeko aukera du? Noski nire herria bertan jarraituko du baina mundutik ezingo dute ikusi. Euskal Herria la mirada magica-n ez azaltzea baino askoz okerragoa da :P
Gure diruarekin ordainduta eta interneterako erabilgarri [1] [2] dauden argazkiak libreki erabiltzeko aukera izango dugu noizbait? Aipatutakoarekin erlazio zuzenik ez badu ere ondo dator galdera hau airera botatzea (harri koxkor batekin batera).

Zein iritzi duzue zuek? Zuen blogean edo erantzun baten bidez mezu bat uzten duzuenon blogaren helbidea estekatuko dut hemen.

Hauek ere hitz egin dute: [iritzi 1] [iritzi2] [iritzi3]

Etiquetas: , , ,

[>] Estos españoles estan locos...

Escolar.net-en ikusi dut baina interesgarria da fascismodigital.com (beste batzuek libertaddigial deitzen diote ;) informazioa guztiz eraldatu eta manipulatzeko. Beren fijaziorik handiena Zapatero eta Euskal Herria (orokorrean).

el temporal beneficia a Zapatero

Hala ere Rajoy-en azken hitzek nahiko adierazten dute zein pertsonai democrata, humanitarioren aurrean gauden. Eskerrak kristauak diren besteala.... (Iñaki de Juanaren gartzela zigorra ez aldatzearen inguruan):

Una de las alegrías más grandes de mi vida

"Estoy enormemente satisfecho y reconfortado, no como dirigente político sino como español"

Mariano Rajoy

Etiquetas: , , , , ,

[>] Informatikari Euskaldunen Bilkura > Zure ekarpena bidali!

Ez gelditu begira, zure ekarpen bidali

Software-erakusketa

Ekitaldi honen gai nagusia Web 2.0 hemen izanik, bilkuraren egunean
euskaraz garatutako edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta
ere izango da. Beraz, euskarazko softwarea ekoizten baduzu, bilkuran
parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. [info +] [bidali]

Web 2.0 esperientziak


Aurtengo ekitaldiaren gai nagusia Web 2.0 hemen da. Internet 2.0 ezin
da elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi. Hori
dela eta, zuek izandako esperientziak bilkurako partaideekin eta
etorkizunean filosofia horren parte izan nahi dutenekin konpartitzea
aberasgarria izango da.
Web 2.0 esperientzia bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako. [info +] [bidali]

Etiquetas: , , , ,

[>] Berria web2.0rantz

Berriak beste pauso interesgarri bat eman du web2.0ren bidean. Aurreko mezu batean berriaren funtzio bati buruz hitz egin nuen. Bertako iruzkinetan zenbait gauza komentatzen nituen eta ez dakit kasu egin didaten edo baina hemen ditugu zenbait hobekuntza. Hauen aurkikuntza Mutilmediako Aitorri esker egin nuen bere abisu bat jaso nuen eta.

Orain online bertsioko berriak, bildu.net, zabaldu.com, digg.com eta del.icio.us zerbitzuetara ere bidal daiteke klik sinple bat eginez.

Etiquetas: , , , , ,

[>] Tasio beti bezain ona, baina gaur bereziki

Tasio eta manifestazioa
[GARA]

[>] Berriaren funtzio ezkutua


Ez dakit ikusi duzuen baina Berria.info webgunearen online ediziorako espresuki egindako berrien azpian ikono sorta hau agertzen da.
Bertan ikusten diren ikonoetan lehenengoa inprimatzeko bertsioa, bigarrena norbaiti bidaltzeko, hirugarrena bozkatzeko aukera ematen duena.

Hirugarrena da interesgarriena, berri bat gustatzen bazaigu bozkatzeko aukera ematen baitu. Egia esan funtzioa interesgarria iruditzen zait eta asko gainera. Baina gauzatzea ez dakit egokiena den, behintzat ez da intuitiboegia.

Hala ere, asko pozten nau Berriak interneti begira hartzen ari den bidea, aurrera begira gauza gehiago ikusiko ditugulakoan nago. Botoi horretan sakatzen denean ikusten denaren adibide
bat irudi honetan ikus daiteke:

[>] Eskerrik asko BALTZA

Eskerrik asko BALTZA bihotz bihotzetik
eskerrik asko IMAZ orain eta beti.

[>] IKTeroek irekitako bidea (Kontaizu artikulu berria)


Ordiziako jakintza ikastolako zenbait irakasleren artean IKTeroak izeneko IKT talde bat osatu eta ekimen ugari eraman dituzte aurrera. Ekimen hauek zenbait sari jasotzera eraman dituzte, baina sari hauetaz gain, Interneteko euskal komunitatearen errekonozimendua ere jaso dute. Hezkuntza mailan jarraitu beharreko bide bat ireki dute eta artikulu honetan bide horren zenbait ekimen azaltzen saiatuko gara.
Dena irakurri