photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Euskal Heria 2.0 amaitu/hasi da



Euskal Herria 2.0 jardunaldiak amaitu dira. Atzo gauza eder asko esan ziren ez dut kronika zabalik egingo baina hainbatek esandako ideia interesgarri batzuk azpimarratu nahi ditut.



Norbait nire aurkezpena bilatzen iritsi bada hona, esan bezala hemen duzue.
[odp] Animazio eta guzti jardunaldietan erabili nuen moduan.
[pdf] Animaziorik gabe.

Josu Amezaga

  • Nortasuna eta kultura gero eta bereiziago daude
  • Taldeek bere izaera nabarmentzeko eta besteetatik ezberdintzeko ikurrak erabiltzen dituzte eta gure ikurra euskara da eta interneten .eus domeinua izan daiteke.

Josu Landa
  • Edukiak bahituta daude, sorkuntza eta honen zabalkuntzaren artean dagoen aldea izugarria da.
  • Harrigarria da administrazio publikoak duen bokazio publiko eskasa.
Vicent Partal
  • Interneten ezin da itxurakeriarik egin, zerbait izan behar zera erakutsi ahal izateko.
  • Edukirik gabe ezinezkoa izango zen .cat domeinua inoiz lortu.
  • Belaunaldi berriek internet katalanez jasotzen dute eta horregatik murgiltzen dira bertan era natural batean.
Beste hainbat gauza
  • Jendearen parte hartzea ez zen oso handia izan baina ondo egon zen.
  • Mutilmediako kideek ederto egin zuten zuzeneko kronika.
  • Eztabaida oso ondo gidatua egon zen antolatzaileen aldetik.
  • Ondorio nahiko garbiak atera ziren baina eztabaida kolateral asko albo batean gelditu ziren. GEHIAGO ELKARTU BEHAR DUGU.
Azken oharra
Lagun bati kotxe barnean zuen portatila lapurtu zion kabroiari mezu bat. Herriak ez du barkatuko! ;P

Technorati Tags: , , , ,

[>] Euskal Herria 2.0 jarraitzeko aplikazio bat

Euskal Herria 2.0 jardunaldiak gaur jartzen dira martxan. Jardunaldi hauek jarraitzeko aplikazio txiki bat prestatu dut. Aplikazio honen bitartez EH 2.0 jardunaldietan gertatzen dena jarraitzen saiatuko gara eta horretarako del.icio.us, technorati, flickr erabiliko dira. Mezuak markatzeko gomendatzen den etiketa "eh20" da. Hauetaz gain jardunaldi hauetan parte hartuko duten beste zenbait pertsona/erakundeen rss jarioak ere bistaratuko dira.

[>] Euskal Herria 2.0, badator eguna!

Ez dakizuenentzat Irailak 21 eta 28an EH2.0 jardunaldiak gauzatuko dira Artelekun. Egitarau hau da eta bertara joateko ez da izen eman behar.

Jardunaldi hauetako bigarren egunean (28an) parte hartu behar dut nik ere. Baina jardunaldien garrantzia ez dago bertan esaten diren gauza interesgarrietan, denon artean zabaldu, blogeatu eta ahal bada grabatuko ditugunak, baizik eta hurrengo egunetan bertan biltzen den jendea gai hauen ingurunean komunitate aktibo bat sortzeko aukera da nire ustez garrantzia duena.


[>] Irailaren 11 berriro gertatzen ari da

Ez nintzen jaio, baina gogoratzen dut


Beste asko egon dira. Baina ez dute beti irabazi.

[>] Software libre ikastaroa hemen da



Aurten ere UEUk eta Asmoz fundazioak Software libreari buruzko ikastaroa prestatu dute, Iñaki Alegria da ikastaro honetako zuzendaria. Ni ere aurreko urtean bezala bertako tutore izango naiz, blog honen irakurle batzuk bertan ikustea espero dut ;)

Hemen informazio gehiago

HELBURUAK

Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu. Horretarako honako gaiak sakonduko dira:
- Sistemaren eta sarearen administrazioa
- Sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak, web guneak
- Bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak

METODOLOGIA

- On-line
- Gertuko tutoretzak
- Saio preesentzialak

PROGRAMA

- Sarrera
- Sistema eragileak
- TCP/IP sareak
- Sistemaren administrazioa
- Sarearen administrazioa
- Segurtasuna
- Web gune dinamikoen garapena
- Eduki digitalen argitalpena