photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Blog honen urtebetetzean oparia - Etxe Mugikorra

Etxe Mugikorra''@_

Blog honek gaur urte bat betetzen du, zenbat istorio. Denbora honetan Podcast bat, Bideo blog bat, hainbat tresna egin ditut, Gaztetxulo eta Kontaizu artikuluak jarri ditu etab. Artxibo dokumental txiki bat egiten ari naiz.

Hemendik aurrera zer?
Podcast-a berpizteko gogo handiak ditut, momentuz denbora handirik gabe nabil eta beraz denbora bat igaroko da baina, podcast-a aurrera doa eta aurreratzen dut jendearen parte hartzea garrantzitsuagoa izango dela orain.

Nire urtebetetzean opari bat egin nahi izan nion nire buruari eta beste erabiltzaileei. PDA bat erosi nuen eta orain bideoak, podcastak, testuak eta Internet bertatik ere kontsultatzen ditut. Azkeneko honek ekarri du hau sortzea, Internet ez baitago PDA edo gailu mugikorrekin gehiegi landua oraindik. Hori lortzearren eta PDArentzat zerbitzua ematen duten zenbait tresna erabilgarri Bloglines, Technorati, Flickr etab. bildu nahian sortzen da Etxe Mugikorra. Bere ingeleseko bertsioan Moving Life eta espainieraz Vida Móvil.

Era berean Firefox txiki bat ere gomendatzen dut Minimo izeneko Firefoxen PDArako adaptazio bat. Oraindik landu beharreko gauzak dituen arren izugarri gustatu zait.

Nire autooparia niretzat eta zuentzat Urte bat betetzen dugun egunean.

Etxe Mugikorra

Moving Life
Vida Móvil

[>] Web 2.0 zer da? Mapa kontzeptual bat

Josi Sierrak (Hezkuntza Saileko IKT Programako Aholkulari teknikoa) egindako Web 2.0ri buruzko mapa kontzeptuala OSO interesgarria da. Batzuetan definizioetan galtzen gara eta berak ideia asko era errazean adierazteko baliagarriak diren mapa kontzeptualak erabili ditu.

Lan eder honi kritikak, laudorioak eta ostikoak mezu honen erantzunean utzi ditzakezue.

Hemen duzue Web 2.0 MAPA KONTZEPTUALA

[>] Google Maps berriak, gauza hon eta txarrak


Jende askok komentatu du jada Google Maps mapa berriei buruz. Blogari.net-eko Igel mapa API berrira egokitzen ari nintzenean hainbat gauza ikusi ditut. Beti bezala Andoain nire herriari so egin eta hainbat sorpresa ikusi ditut. Kale izenak agertzen dira, baina asko Gazteleraz edo Euspañolez "Calle de Rikardo Arregi" adibidez. Gauza onen artean nabaritu dut mapan gerturatz zoazen adinean Andoain izena desagertzen dela. Susto ederra hartu dut hasieran baina ondoren Leizotz, Buruntza, Goiburu, Sorabilla auzo periferikoen izenak ikusten zirela konturatu naiz, batzuk noizbait egitura autonomoa izan duten auzoak izanik, interesgarria iruditu zait. Hala ere zergatik desagertzen da Andoain izena?

Tikis-mikis izateko, Arteta kalea luzatu dutela konturatu naiz, Arteta kalea lerro zuzen bat da ez du kurbarik egiten.

[>] Blogosfera espainiarrari buruzko liburu interesgarria

"La blogosfera hispana: pioneros de la cultura digital" izenburupean liburu interesgarri bat argitaratu du Fundación Aunak (France Telecom España). Bertan blogosfera espainiarreko blogari ezagun askok parte hartu du eta artikulu interesgarrien bilketa polita egin dute. PDFan hemen aurki dezakezu.

Euskal blogosferan era honetako artikulu bilketa bat egiteko aukera egongo litzateke? Beharbada espainiar horiei kopiatzeko moduko ideia da...

[>] Deskonexio egunak...


$root@teketen > apt-get install oporrak atsedena
$root@teketen > killall -9 internet lana

[>] Landaben VW borrokan




Landabeneko langileei elkartasuna adierazteko sortutako bloga. Lehen eskuko informazioa dute bertan PDFn. Zure elkartasuna adierazi

Botoi hau jarri dut nire kredituetan, Deia zabaltzeko eskatzen dute.

[>] Podcasting, irrati berria - kontaizu artikulu berria

Podcasting hitza Pod + broadcasting hitzen kateaketa bat da. Lehenengoa Appleren iPod mp3 irakurgailu eramangarri famatuaren izenetik dator. Aldiz broadcasting difusioari dagokion hitza da.

Zer da zehazki?
Podcast edo i-rratsaioa jario baten bitartez (normalean RSS 2.0) banatzen den audio fitxategi bat da. Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke eta programa berri bat ateratzen denean automatikoki jakingo dugu.
Jario arruntak bezala jario irakurgailuen bitartez irakurtzen dira baina badaude bereziki podcast-era zuzendutako jario irakurgailuak:


Nola egin daiteke?
Audio fitxategia sortu behar dugu lehenengo, horretarako mikrofono eta ordenagailu bat besterik ez da behar. Grabagailu digital batekin ere egin daiteke. Fitxategi honen formatua mp3 izaten da normalean baina OGG ere izan daiteke.
Grabazioa egiteko hainbat programa erabili daitezke, bi hauek gure gomendioak:

  • PodProducer (Windows XP) http://www.podproducer.net > mp3a grabatu eta nahastu daiteke. Oso interesgarria ediziorik gabe zure programa grabatzeko.

  • Audacity (Plataforma anitza) http://audacity.sourceforge.net > audio fitxategia gorde eta editatzeko tresna paregabea. Software librea eta euskaraz dago.

2.- Audio fitxategia zerbitzarira igo.
Fitxategia sortu ondoren zerbitzari batera igo beharko dugu. Beharbada gure fitxategiak igotzeko zerbitzari batean leku bat izango dugu baina batzuetan ez dugu aukera hori izaten. Kasu horretan egonez gero, fitxategiak igotzeko aukera ematen duten zerbitzuak badaude. Gomendagarria den bat http://archive.org da. Bertara igotzen diren fitxategiak lizentzialibre batekin igo behar dira. Igotze prozesu hori laguntzeko tresna txiki bat eskaintzen zaigu http://creativecommons.org/tools/ccpublisher, gure fitxategia era oso errazean igotzeko.
Gure zerbitzari propioan lekua izango bagenu, FTP bezero baten bitartez igo dezakegu audio fitxategia. Interesgarriak izan daitezken programa batzuk hauek dira:

3.- RSS jario egokia sortu.
RSS jarioa eskuz sortu daitekeen arren, badaude tresna batzuk pausu hau errazago egiteko. Horietako bat easypodcast http://www.easypodcast.com/ da. Tresna honen bitartez dugun mp3 fitxategiekin RSS jario egokia sortzen dugu. Era berean, programa honek fitxategia zerbitzarira igotzeko aukera ere ematen du.
Sortu dugun jario hori ere zerbitzari batera igo behar dugu jendeak harpidetza egin ahal izateko.

Zaila ematen du?
Aurretik azaldutako guztia zaila dela iruditzen bazaizu badaude beste tresna batzuk prozesu hori errazten dutenak. Tresna horiek bi multzotan banatu ditugu zerbitzari bat izanez gero instala ditzakegunak edota Interneten aurkitu daitezken dohaineko zerbitzuak:
Softwarea (Zerbitzari batean instalatzeko)
Loudblog http://loudblog.de > RSS jarioa automatikoki sortzeaz gain audio fitxategiei entzungailu txiki bat gehitzen dion blog sistema bat da.
Wordpres+plugin http://www.myghtyseek.com/podpress > Wordpress blog sistemari podcastinga kudeatzeko tresnak gehitzen dizkio.
Dohaineko zerbitzuak
Odeo http://www.odeo.com > Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen online zerbitzua.
Podomatic http://www.podomatic.com >Audio fitxategia sortu, igo eta RSS jarioa sortzen duen beste online zerbitzu bat.
Blogari.net + podcast itxura http://www.blogari.net > RSS fitxategia automatikoki sortzen du eta entzungailu txiki bat gehitzen duen euskarazko blog sistema bat.

Adibide batzuk
Podcast euskaldun batzuk

Podcast ezberdinak biltzen dituzten guneak

Mikrofono eta ordenagailu bat baduzu animatu zaitez!!

[>] Blogak 2.0 bi minutuero kable bila...

Hertzainak taldeak "Bi minutuero herri mina..." abesten zuten, blogak 2.0n aldiz bi minutuero kable bila... ibili behar izan genuen batzuk. Hala ere gustora, balorazio bate egiten saiatuko naiz baina ez bertan gertatutakoaren kronika bat. Horretarako:
Mutilmedia (aupa NESKAmutilak)
Zaindu Buruba (beste ikuspuntu bat)
Komunikazio ikasle nekaezina
Agonirena (Arratsaldeko kronika batzuk)
Sustatu(iruzkin interesgarriak)
Goikoetxeta(Gaztelerazko jarraipen izugarria + tipo jatorra)

Informazio gehiago Spyblogak-en

---------------------
Gauza onak
Jendea EyeOs Tagzania Patxi Linja Zabaldu.com Ricardo Galli Lunch Cementerio 1.0 Neskamedia:P Chat eitbVSpatxi Dirson

Gauza txarrak
Denbora Atlas Elektrizitatea magonia Euskara
----------------------
Aipatzekoak

EyeOs
-> Izugarri interesgarria iruditu zitzaidan tresna hau. Ordenagailu konkretu bati loturik ez bizitzeko tresna paregabea dela deritzot.

Linja -> Interesgarria, dirua atera nahi badute marka eta enpresa ezberdinei beren produktuak sarean jasotzen duen harrera aztertu behar dutela uste dut (ideia bat besterik ez da).

Google eta Yahoo -> Googlek azaldu zuen konpromezua betetzen al du? "Software librea eta APIak". Argi dago APIen kontua baietz baina SL??
Googlekoak Yahookoari ordenagailua uzteko keinu dibertigarria.

Microsoft -> Microsofteko tipoak hau esan zuen
Se visualizará bien siempre que cumpla los estandares

Katxondeoan edo?

EITB -> Eguraldi blog bat aurkeztu zuten eta ya!

Lunch -> Lunchean eta orokorrean oso jarrera ona egon zen denon artean, hitz egin eta iritziak elkar trukatzen egon ginen. Horrelako denbora gehiago behar genuen ekitaldi honetan.
--------------------

Ondorio batzuk

Internet mugikorrean (eta gailu mugikorretan) eta ordenagailu konkretu bati loturiko aplikazioak dira etorkizuna. Nire denbora libreko I + G (irudimena eta gogoa) zatitxo bat eskaini nahi diot honi.

Antolaketak akats batzuk izan bazituen ere, zaila izaten dela badakigu, egiten duenari ezin esan gauza txar gehiegi, bestela guk antolatu eta listo. Kritika konstruktibo moduan Euskara, Elektrizitatea eta Denbora, 3 gauzatxo horiek.

Laster tokatuko da geurea ere, zergatik ez. Web..0 (irakurriz web bi puntu zero). Euskal blogari, web2.0lari, e-learninglari, mashuplari guztiak elkartuko garen eguna.

[>] Zuzenean Blogak 2.0tik

Zuzenean blogak 2.0tik Googleren hitzaldia ikusten. 3 elementuek argazki bat atera didate :P
Hau:

Zein izan dira, ba elementu hauek:




Informazio sakona idatziko dugu Gorka prozesadoreak prozesatu ondoren :P

[>] Spyblogak - Blogak 2.0 jardunaldiak jarraitzeko tresna


Spyblogak, Blogak 2.0 jardunaldiak erraz jarraizeko tresnatxo bat prestatu dut. Tresna honen funtzionamendua hau da:
  • Technoratin euskaraz "blogak" hitza azaltzen duten azken mezuak erakutsi.
  • Technoratiko "" etiketa duten azken mezuak erakutsi.
  • del.icio.us-en "" etiketa duten azken mezuak erakutsi.
  • Flickerreko "" etiketadun azken argazkiak erakutsi.
  • Tagzanian "" etiketa erabiltzen duen mapa bistaratu.

Funtzio hauetaz gain
  • Aipatutako aukera guztien RSS jarioak eta loturak erakusten dira, era errazean sindikatu ahal izateko.
  • Tagzaniako mapa KML teknologiari esker Google Earth programara gehitzeko aukera ematen duen botoi bat azaldu.
Oharrak
Momentuz bistaratzen den informazioa aurretik zegoena da, espero da bihar jendeak "blogak" etiketa erabiltzea.

[>] Blogak 2.0 ekitaldian izango naiz


Blogak 2.0 ekitaldian izango naiz. Bertan blogari.net aurkeztuko diogu mundu zabalari. Horretaz gain beste hainbat pertsonekin harremanetan jartzeko aukera izango dugu.

Gauza interesgarriak egongo direla dirudi, hemen aurkitu daiteke egitaraua.

Beti bezala ekitaldiaren laburpentxo bat edo egitea pentsatzen dut eta aukera badago grabazio txiki bat??.

Flickr, del.icio.us, technorati etab. erabili beharreko etiketa gomendatua "" izango da.