"Software libre" eta Google (harrigarria)
Ariketa bat proposatzera natorkizue, hauek dira jarraitu beharreko pausoak: 1. joan Google bilatzailera 2. Bilaketa hitz bezala sartu "Software libre" 3. Begiratu pantailaren eskuinean dauden iragarkiei. (aurpegia eduki behar da gero!) EGUNERAKETA Egin ariketa berdina hauekin: Ubuntu seguridad, Linux seguridad, Linux* Gehiago gnu/linux Linus Torvalds sistema operativo *Azkeneko hau barrapunton topatu dut orain eta eztabaida berdina piztu da han ere. |
Iruzkinak hemen ""Software libre" eta Google (harrigarria)"
Honelako komentarioak ez ditut ulertzen. Zergatik ez?
Oker handi bat dago, pentsatzea "software libre" hitzak erostean antinaturala den zerbait egiten dela Microsoft.
Microsoft-ek publiko jakin bat bilatzen du, beraien produktuekin interesatua egon daitekeena. Bide berean, software librera joatea pentsatzen ari direnak ere interesatzen zaizkio, beraien informazioa emateko. Horretarako, zer hobea, Googlen bila ari den jendea baino?
Non dago iruzurra? nik ez dut ulertzen.
Nik ez dut iruzurrik aipatu, niri "lotsagarria" (Baina enpresa jokabide bezala ulergarria, horregatik kakotxak) iruditzen zait "Software Libre" hitza erosi eta informazio horretara zuzentzea.
Eta bai niretzako erabat antinaturala da Software librearen aurkakoa den enpresa ahaltsuenak "Software libre" hitza erabiltzea bezeroak lortzeko. Niretzako merkatu logika ez baita, eta ez da inoiz izango naturala.
Ez zait lotsagarria iruditzen. Ez dute engainatzen, badakizu nora zoazen han klik egin ezkero. Gauza bat dira Google-ren emaitzak (hori berdin-berdin ateratzen da eta teorian behintzat ezin dira erosi) eta beste gauza bat publizitatea toki egokian egitea.
Demagun nik Eibarren turismoa bultzatu nahi dudala. Ez da egokia izango nik "Donostia" hitza erostea, jakinik Donostiara datorren jendea niregana ere etor daitekeela? konpetentzia lotsagarria?
(Beti da zilegi guzti hau merkataritza mundu honetan, ez naiz horretaz ari)
Zerbait ilegala izan daiteke baina legitimoa eta baita alderantziz ere. Adibidez, jatekorik ez izan eta jateko lapurtzea. (niretzat)zilegia da, baina ilegala.
Kasu honetan aldiz hori egiteko aukera badago, baina (niretzat) ez da zilegi. Ez da zilegi, egun guztia software librea eta linux kakazten pasa eta ondoren erabili nahia. Legala (merkatu ikuspuntua erabiliz zilegi) dela argi dago eta Microsoften marketing estrategia "inteligentea" ere. Ni hala ere ZILEGITASUN EZA salatu nahi nuen. Beti nire ikuspuntuaren arabera noski.
Eibar zein ederra eta xarmanta den esateko, Donostia zein trakets eta nazkagarria den esan beharrik al dago (batez ere gezurra denean)? Donostia = Linux, Eibar = Windows :P
Iepa!
Hemen bi gauza nahastu dituzu, eta eztabaida jarraitu aurretik aklaratu nahi nituzke:
Nik uste nuen asaldatu zintuena hitz horiekin publizitatea egitea zela. Nik esan dizut ez zaidala arbuiagarria iruditzen. Bakoitza libre da nahi duen tokian publizitatea egiteko. Googlek toki hori eskaintzen du eta libreki erabili daiteke ordaindu ezkero, baita zuk eta baita nik ere.
Orain beste gai bat atera duzu, hau da, Microsoft-ek gezurrak esaten dituela. Gogorarazi nahi nizuke gauza absolutuak gutxi daudela munduan, eta Microsoft-en iritzia beste edonorena bezain errespetagarria dela. Baita ere gaiak segun eta nola azaldu modu batera edo bestera ikusi daitezkeela. Colonek esaten du Dixan baino hobeto garbitzen duela erropa, Coca Colak, Pepsi baino hobea dela, eta nik atzerritarrei esaten diet Eibar aukera hobea dela hotela hartzeko, gero bai Gipuzkoa eta bai Bizkaia ezagutzeko aukera hobea delako, Donostiara lotuta gelditu gabe. Gauzak nahi bezala makilatu daitezke, baina gero kontsumitzailearen lana da argudioak entzun eta erabakitzea.
Nor engainatzen du Microsoftek?
Jende gehiena eta ikerlari gehienen datuek Linux seguruagoa dela esaten dute, baina ikerketa honetan Microsoftek Windows seguruagoa dela esaten du. Ikerketa "independentea" da.
Hau da ikerketa:
Estudio demuestra que Windows es más seguro que Linux
Zergatik da zalantzagarria?
* "IDCren ikerketa Microsoftek subentzionatu zuen erabat"
* Seguruagoa dela esaten dute eta ondoren mezu hori difuminatua gelditzen da eta merkeagoa dela adierazten da.
* beste argumentu asko hemen
Beste argumentu asko (ahaztu zait lotura jartzea):
eWeek
Gorka mesedez,
Kontua ez da zuretzat zer den hobe. Nik ere garbi daukat, Ubuntu batekin idazten ari natzaizu. Hor ez dugu eztabaidarik.
Hala ere, nik irakurri izan ditut "informe independienteak" non esaten den Microsoft hobea dela. Eta zer? Alla kuidaos! Horixe egiten du edozein markak eta baita zure auzoko fruta dendako saltzaileak. Hori ez da galdera.
Irakurri berriz nire 8:38tako mezua.
Biok gauza beraz ari gara, ikuspuntu ezberdinei garrantzi gehiago ematen.
Argi dago estrategia bezala bezero interesatuak harrapatzeko teknika ona dela, diru ondo gastatua. Honetan ez dago zalantzarik.
Baina etikoa (edo zilegia) ez dut uste denik. Zure auzoko fruteriaren atarian, beste fruteria baten propaganda egitea bezala izan liteke eta gainera beste fruteriaren aurka kk bota.
Seguraski bezeroak lortzeko aukera dago fruteriara doan jendea azken finean fruta erostea doa, zergati ez beraz beste batean erosi?
Hala ere zure ikuspuntua ikusten dut eta zentzu batean ere ados nagoela garbi utzi nahi dizu. Eskerrikasko idazten ari garen txapa honetan parte hartzeagatik :P