Kontaizu artikulu berria: Sindikazioa, hitz bat, 1.000 erabilpen
Sindikazioa Euskaraz hitz honek ezer gutxi adierazten digun arren, gaur egungo Interneten asko erabiltzen den hitza da. Honen bitartez lehen bideraezina zen informazio fluxua era errazean bidera daiteke. Sindikazioa jario izeneko fitxategi batzuekin lotuta dago. Jarioak apaingarri gehiegirik gabe, asko eguneratzen diren webgune eta internet zerbitzuen informazioaren edukia ematen digun fitxategi (XML formatuan) bat besterik ez da. Informazio hori lortzeko fitxategi horretara harpidetu behar dugu eta harpidetza hori jario irakurgailuen bitartez egiten da. Jario Irakurgailuak Jarioak (ingelesez feed, RSS channel, RSS feed etab. ere deituak) irakurtzeko erabiltzen diren programak dira. Hauek nagusiki bi motatakoak izan daitezke, web aplikazioak, edota gure ordenagailuan instalatzeko programak. Hala ere, zenbait kasutan eta horretarako eginak ez egon arren zenbait gehigarri jarriz aplikazio asko jarioak irakurtzeko gai dira. Hauetako batzuk Firefox eta Opera nabigatzaileak, Thunderbird eta Microsoft Outlook posta kudeatzaileak (bi hauek gehigarrien bitartez) etab. Gure ordenagailuan instalatzeko jario irakurgailuak Gure ordenagailuan instalatu ondoren, nahi dugun jarioetara harpidetzea besterik ez dugu eta bertan ikusiko ditugu dagoeneko harpidetuta gauden webgune edo web zerbitzuetako berriak. Era honetako programak erabiliz gero, gure ordenagailuan instalatzeaz gain, gure ordenagailutik kanpo gaudenean harpidetuta gauden jarioak ezingo ditugu ikusi. Aplikazio hauen adibide batzuk:Web aplikazio motako jario irakurgailuak Gure ordenagailuan ezer instalatu nahi ez badugu aukera egokiena da hau. Oso sistema erosoa da gure jarioak irakurtzeko edozein ordenagailutan gaudela ere. Web aplikazio bat izanik ez dugulako zertan gure ordenagailuan egon behar gure jarioak irakurri ahal izateko. Normalean dohakoak izaten dira, izen ematea besterik ez duzu egin behar. Hauetako batzuk:Jario batera harpidetuz Hau egiteko Bloglines erabiliko dugu. Web aplikazio motako jario irakurgailu erabilienetakoa, aukera askorekin eta nahiko erraz erabiltzen dena. Horretarako nire blogean aurkitu daitekeen jarioa erabiliko dugu adibide moduan. Edozein webguneetan jario bat aurkitzeko era honetako botoiak edo RSS hitza aurkitu behar duzue. Normalean irudia zein RSS hitza esteka bat dira, hori da jarioaren helbidea, jarioa gehigarrian erabiliko duguna. Hau da egin beharrekoa:
Ikusi dezakezuen bezala berri asko irakurtzeko era erosoa, probatzen baduzu ezingo duzu utzi. Gurekin kontaktuan jarri |
Iruzkinak hemen "Kontaizu artikulu berria: Sindikazioa, hitz bat, 1.000 erabilpen"