photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Prekaritateak hiltzen gaitu (10)!

Prekaritateak hiltzen gaitu bi (10). Batzman Vs. Urchegui berriro ere borrokan.


Technorati Tags: , , , , ,

[>] Prekaritateak hiltzen gaitu! (I)

Aurten 118 hildako lan "istripuetan", berriro ere urte latza. Honen arrazoietako bat prekaritatea kontutan harturik zenbait gazte era dibertigarri batean prekaritatearen aurkako ideiak zabaltzen hasi dira. Sistema zital honen kontra humorea erabili daitekeela erakutsiz eta beraien eskuetan dauden tresna guztiak erabiliz. Hona hemen bada Batzman Vs. Urchegui 2 bideoaren lehenengo partea.

Technorati Tags: , , , , ,

[>] No comment!

[>] Bildu.net aurrera doa lagun berriekin

Bildu.net atera genuenean jendeak harrera oso ona egin zigun eta denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Bildu.net-en aurrea doa eta zenbait tresna eskaini nahi dizkizuegu bildu.net zuen bizitzan sartu ahal izateko :-P

Firefox bilatzailea bildu.net-en bilatzeko.
Instalatzeko bertan sartu eta "i" estekan sakatu instalatzeko. Automatikoki zure firefoxeko bilatzaileen artean azalduko da.
bildu firefox bilatzailea

Firefox hedapena zuen estekak ikusi eta orri berriak gordetzeko.
Estekan sakatu eta firefoxekin ireki instalatzeko. Firefox berrabiarazi behar da dena martxan jartzeko baina hori egin ondoren...
  • Esteka baten gainean eskuineko botoiarekin sakatuz gero "Laster-marka hau gorde" azalduko da.
  • Edozein web orriren gainean eskuineko botoia sakatuz gero "Orri hau gorde" azalduko da.
  • Botoi barran bi botoi gehitzeko aukera dago, botoi barran eskuineko botoiarekin sakatu eta pertsonalizatu sakatuz bi botoi berri aurkituko dituzu.
Bildu botoiak

Wordpress plugina bildu.net zuen mezuetan integratzeko.

Wordpresseko erabiltzaileak bazarete, zuen blogeko mezuetan bildu botoi txiki bat erakusteko aukera ematen duen plugina da. Instalatzeko era bertan azaltzen den readme.txt batean aurki dezakezue. Adibide bat ikusi nahi baduzue Sergiok bere blogean jadanik integratu du plugin hau.

Beste batzuek ere integratu dute bildu.net beraien web guneetan, horien artean galdetu.com tresna berriak.
Beste batzuk aldiz (irratia.com) erabiltzen hasteko gogoa erakutsi dute.
Gure atal hau gero eta aberatsagoa bilakatzen ari da. Zuk ere parte hartu dezakezu. Bildu.net erabili gura dugu aurrerantzean, animatuko zara.
Norbaitek bildu.net-en ingurunean zerbait egiten badu hemen edo Mutilmedia blogean utzi.

[>] Never Mind The Blogs


Oso gustora egon ginen Never Mind The Blogs izeneko mahainguruan. Jende oso interesgarria jardunaldi interesgarri batzuen barnean Netlach. Bertan gertatu zenari buruzko kronika eta gauza asko esan dituzte bertan parte hartu zutenek, nik ez dut kronikarik egingo agertu ziren zenbait ideia interesgarri azpimarratu bakarrik.
  • Berrikuntza (innovación) kontzeptu neoliberal bat da, emaitza (produktu) bat bilatzen du. Horren aurka esperimentazioa (prozesu bezala ulertua) aldarrikatu behar dugu.
  • Jendarteak orokorrean (blog fenomenoa ezagutzen ez dutenak) blogen potentziala gutxiesten dute baina blogosferan gabiltzanok handiesten dugu.
  • Hala ere, blogek eragina izan dezake jendartean eta gero eta gehiago izango dute baina sare banatu bat izanik, zabaldu nahi denaren errepikapena eta nahasketa eman behar da sare hori osatzen duten nodo (blog) guztien artean.
  • Hacktibismo eta Artibismoa uztartzea oso gauza interesgarria izan daiteke
  • Google Bombinga artea izan daiteke? (norbaitek bota zuen galdera zoragarria). Artea ez dena Diputación de Bizkaia -k egindako berrikuntzari buruzko kanpaina hau da.
Bertan partea hartu genuenen blogak eta egindako kronikak agregatzaile batean jarri ditugu denak leku berean edukitzeko.

Never Mind The Blogs agregatzailea/agregador

Ez kontaktua galtzen ez dugun!
Technorati Etiketak: , , , , , ,

[>] Kautaren bideoklipa hemen, Telebistan baino lehenago

Hemen uzten dizuet lagun batzuen bideoklipa, Kauta musika taldea. Jende jatorra, musika interesgarria eta oso guapoak :P . Durangoko azokan zer erosi ez dakizue oraindik?. Hori bai SGAEren menpe baina inor ez da perfektua izaten. Beno ba bideoklipa ikusi eta gozatu telebistan oraindik egun batzuk pasako dira ikusteko.

[>] 18/98+ eta Fermin Muguruza Jamaika Clash

Beno ba han egon ginen. Izugarria! denak eta gehiago egon ziren, sorpresa askorekin "Bebe" barne. Eta gainera Ferminek esan zuen bezala:
Abesti hau nire anaiari eskaintzen diot laster Kortaturen abesti guztiak kantatzen hasi beharko dugulako. Euskal preso eta errefuxiatu guztiak Euskal Herrian daudenean.

Hona hemen aurrerapen bat "Sarri Sarri" abestia, BEC guztia dantzan jarri zuen abestiaren bideoa.

Bideoak gutxi irauten du, baina... dantzan jarraitu behar nuen!

[>] Inoiz gehiago ez dut nire nick (ezezaguna) barrapunton erabiliko

Marrapunto sortu da. Zorionak sortzaileei. Ez dakit gainbeheran dagoen modelo bat den baina nik erabiliko dut, eraldatu behar bada denon artean eraldatuko dugu.
Aupa Marrapunto sortu dutenei, esan nahi baduzue zein zareten ondo eta bestela ere ondo :P
Euskal panoraman sortu berri diren tresna berriek ez dira zertan kontrajarri behar.

[>] Zein ona den google

Zein ona den Google, bai tresna onak egiten ditu baina...
Orain dela aste bat CIAko agente ohi batek Google CIArekin kolaboratzen ari dela adierazi zuen. Hau entzun nuenean duda asko sortu zitzaizkidan, tipoak esaten zituen hainbat gauza nahiko paranoikoak iruditu zitzaizkidan, baina beno hor utzi nuen stand by egoeran.

Baina..
Informazio honek duda asko sortu dizkit. Klikatu bertan azaltzen diren esteka batzuetan eta informazioa zabaldu.

Badakit hemen esaten diren gauza batzuk "gezurra" ere izan daitezkeela baina, beste zenbait interesgarriak iruditu zaizkit. Behintzat pentsarazteko balioko dutelakoan.

Norbaitek informazio gehiago du? Erantzunetan utzi!
Noski informazio guzti hau Googleren bidez lortu dut :P

[>] bildu.net , katuaren laugarren hanka


Mezu honek ez luke hain azkar argitaratu beharko, ez baikenuen horrelako eztabaida espero jendearengan :P Baina azkenean horren beharra sumatu dugu. Gaur goizean aurkeztu da zabaldu.com-en bitartez scuttle software librean oinarritutako del.icio.usen euskarazko klon bat, bildu.net.

Eztabaida polita sortu da zabaldu.com-en bertan: ea nork sortu ote duen, goardia zibila gu zelatatzeko izan ote den, enpresa batek egindakoa ote den... eta atzean nor dagoen jakin gabe ez erabiltzeko asmoa ere erakutsi du beste zenbaitek; eta sustatun ere, baten batek bildu.net garatu duenaren mezua agertu da... Gehien harritzen gaituena zera da: ziur askok eta askok del.icio.us-en izena eman dutela, eta atzean nor dagoen jakin gabe. Agian hau eremu lokalean izateak egiten du berezi zentzu horretan.

Nor/Nortzuk daude(n) proiektu honen atzean eta zergatik ez den hasieran nortasuna argitu? Arkaiz Zubiaga "Mutilmediako partaidea" eta nik neuk garatu dugu sistema hau, Scuttle itzuliz. Ez genuen hasieran gure nortasuna azaleratu nahi, pertsonalismo horretatik ihes egiteko; hau da, ez daukagu inongo arazorik gu garela esateko, baina komunitatearentzako proiektu bat bezala aurkeztu nahi genuen, guztion esku dagoena, eta bide batez egoera honen aurrean jendearen jokaera aztertu. Eztabaida txiki bat sortuko zela espero genuen, baina ez hain azkar eta hain gogor!

Proiektu honekin egitasmo sorta bati hasiera eman nahi diogu. Guztiok dakigu euskarak sarean indartu beharra duela; baditugu eduki interesgarriak, Wikipedia bezalakoak, baina guztiak ere hobetu eta handitu beharrekoak direla ezin eztabaidatu. Askotan, gainera, tresna interesgarriak sortu arren, ez dugu jendearengana iristea lortzen, eta Interneten inguruko ezagutza xumeak dituztenengana ere heldu nahiko genuke, euskarazko tresnak erabiliz euskarazko webguneetan nabigatzea posible delako, neurri batean behintzat. Hizkuntza txiki bat izanik, edukien askatasuna defendatu nahi dugu, hori kontsideratzen baitugu gure kasurako abantaila nagusi, eduki bat sortu eta beste hogei lekutan erabili ahal izatea. Honenbestez, euskara sarean zabaltzeko pausoak eman nahi ditugu, eta horretarako, hemen lehen produktua: bildu.net.

Orain, atzean erakunde, enpresa edo goardia zibilik ezkutatzen ez dela jakinik, proiektu berri honetan zuen partehartzea espero dugu, komunitate eta eduki lokalak indartu asmoz noski!


[>] Web 2.0 nire herrian (ANDOAIN)

Orain dela egun batzuk jakin nuen Andoainen Web 2.0ren inguruko mahainguru bat egin behar zutela. Iparraldea eta hegoaldearen arteko hartu emana indartzeko omen ;). Beno ba mahai inguru horretan egongo direnak.
  • Maite Goñik hezkuntza mailan Jakintza ikastolako IKT arlokoek zein bide egin duten azalduko du.
  • Joxe Aranzabalek Web 2.0 deskribatuko du kontzeptuaren ekarpena agerian jarriz. Gainera, tresna nagusiak azalduko ditu: blogak, agregatzaileak, wikiak, potcast, sofware librea..
  • Iban Arantzabalek web 2.0 kontzeptuak komunikabideen arloan izan duen aplikazioaren adibideak azalduko ditu Goiena Komunikazio taldearen lanaren berri emanez.
  • Jakes Larrek azalduko du, web 2.0 kontzeptua EKE elkartearen kudeaketarako web gunean nola gauzatzen den [iturria EKE]
Bertan egongo naiz (entzule moduan) eta jendea animatzen bada afaritxo bat (edo garagardo batzuk behintzat) ere egin dezakegu euskal geek internet zale guztien artean zer iruditzen?

Beno zuen ordenagailuetako egutegietan, pda, edo iCalendar formatua onartzen duen edozein programetan joan sartzen ekitaldi hau.
Ekitaldia zure egutegira jaitsi:


2006(e)ko Azaroak 02, 19:00(e)tan
2006(e)ko Azaroak 02, 21:00(e)tan
Web 2.0 interneten bigarren iraultza
Andoain (Bastero kulturunean)


Web 2.0 interneten bigarren iraultza, mahaingurua. Hizlariak: Maite Goñi, Joxe Aranzabal, Jakes Larre, Iban Arantzabal...


NON

bastero tagged map - Tagzania

NOLA IRITSI
Bilbo-Andoain jarraibideak
Baiona-Andoain jarraibideak
Gasteiz-Andoain jarraibideak
Iruña-Andoain jarraibideak
Donostia-Andoain jarraibideak

[>] The incredible machine BIDEO ZORAGARRIA