photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] LarraB&Btzu 3.0, Blogs & Beers Larrabetzun, Ekainak 2


LarraB&Btzu 3.0. Ekainaren 2an Blogs & Beers berri bat Larrabetzun. Bertan patxi+sergiok sortutako larrabetzu.org komunitatea aurkeztuko zaigu eta ondoren B&B bat egiteko asmoa dago.

Nik spyblogak bezalako tresna bat prestatuko dut denok jartzen dugun informazioa bistaratzeko. Proposatzen dudan etiketa bb3 da, beste batzuk egon ziren larraB&Btzu (polita baina luzea eta "&" arazoak egon litezke), b&b3 (antzeko gauza). Nik tresna bb3 etiketarekin prestatuko dut momentuz.

Wifi router baten beharra dago WDS funtzioduna. Norbaitek badu sergio, patxi edo nirekin harremanetan jarri.

Gipuzkoatik norbait animatzen bada komentatu eta beharbada kotxe gastuak etab banatu ditzakegu.

[>] Patri Urkizu filologo, doktore, irakasle eta idazlearen blog berria


Patri Urkizuk blog berri bat ireki du Euskara eta Euskal Literatura izenarekin. Bere semea den Urtzik berriako blog komunitatean ere blog berria ireki du, beharbada honen eragina izan da...
Momentuz blogariei bere bibliografiaren edozein testu jasotzeko aukera ematen duen mezu bat jarri du, etorkizunean zer etorriko den ez dakigu oraindik.

[>] The Blogari Code asmatuko duzu?



Blogari.net -en The Blogari Code jokoa jarri dugu. Bertan mezu batean 'The Da Vinci Code' liburua buruan edukiz kode ezkutu bat sartu dugu mezu batean, asmatuko duzu?
The Blogari Code

[>] OPML formatua


OPML formatua xml formatu bat da eta hainbat elementu hierarkikoki ordenatzeko balio du. Gaur egun, jario harpidetzak jario irakurgailu batetik bestera eramateko edota biltzeko erabiltzen da.

Bloglines-eko harpidetzak OPML bitartez inportatu/esportatu daitezke. Horretarako "edit" sakatu eta ezker atalaren azpian inport/export estekak azaltzen dira.

Grazr erabiliz OPML horrek dituen jario guztien mezuak erakusteko aukera duen programatxo bat erabiltzeko aukera ematen zaigu eta ematen zaigun kodea erabiliz gure web orrialdean jarri dezakegu.

OPML fitxategi bat balidatzeko hau erabili daiteke.

[>] Igande ederra Arabarte bodegan

Igande honetan Arabarte upategira gonbidatu ninduten. Leku ederra da, egiten ari diren monstruo horietatik hurrun.
Beraien sotoa ikusi eta ardoaren prozesua azaldu ziguten. Bazkaria izugarria eta ardoa ezin hobea.
Ez didate honengatik ordainduko baina propaganda pixka bat merezi dute egun ederra pasatu nuen eta.

Lekuaren zenbait argazki:

[>] Google Trends, joerak aztertzeko tresna

Google Trends
Joerak aztertzeko tresna interesgarria. 2 hitz konpara daitezke edota hitz batek izandako joera aztertu. Hau da adibidez blogak eta podcast hitzen arteko joera konparaketa.

[>] Kexatuko gara?

Askotan egunkari, irrati, telebista eta hedabide arruntek botatzen diguten informazioa kritikatzen dugu. Baina zer da benetan jendeari interesatzen zaiona, zertaz kexatzen da jendea bere egunerokotasunean eta garrantzitsuagoa dena nola kexatu gaitezke guzti horretaz era aktibo eta publiko batean?

Jadanik blogari asko gaudela aprobetxatuz eta gehiago egingo direla kontutan hartuz, guk ditugun kexa garrantzitsuenak azaleratzea pentsatzen nago. Jendeak bere lagunei, bere kideei bere ezagunei kontatzen dizkien gauza txikitan handi horiek.

Zenbait gauza etortzen zaizkit burura
* lan arazoak: nagusia del ez dela, kaleratzeak, lan kontratu prekarioak, sexu erasoak
* jendarte arazoak: erasoak, ukazioak, jarrera txarrak.
etab.

denon artean kategoria batzuk (9 edo) egitea proposatzen dizuet. Herriaren kexak bideratzeko tresnatxo batean pentsatzen nago ta, kategoria hauek ezartzea lortzen badugu egingo dut.

Ea norbaitek zerbait esatekorik duen.

[>] VoIP bidez HITZ EGIN! - kontaizu artikulu berria


Ez da inoiz hain erraza izan bi urruneko puntuen artean elkarrizketa bat mantentzea Internet eta komunikazio teknologia berriei esker. Gaurkoan komunikatzeko era bati buruz jardungo gara, zehazki VoIPari buruz.

Artikulu osoa irakurri -> kontaizu.net