photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Zein da hau?

Gaurkoan joku bat. Zein da argazkiko tipo hau? Erantzuna egunaren bukaeran.
Zuen apustuak iruzkinetan bota

EGUNERAKETA: Ezin izan dut itxaron. Irudi hau ikustean Batasunaren estetika ikusten nuen nik "ORAIN" handi horrekin, kolore gorriak, laranjak, ikurrinaren izpiak, etab. Baina jazteko era, atril itsusi hori eta beste hainbat gauzek beste norbaiten aurrean ginela esaten zuten. Zein da Batasunaren estetika "kopiatzen" ari den alderdia (Superbairentzako beste lan bat). PSE-EE eta nor da tipoa, ba noski Patxi Lopez.
Irudi orginala:
patxi
Arnaldo Patxiren ordez:
Arnaldo patxiren ordez

[>] Maplandia, google mapsen zure herria bilatu nahi?



Google mapsen gainean dabilen beste aplikazio bat. Kasu honetan gure herria edo nahi duguna bertan bilatu eta erakusten digu. Hainbat herriekin probatu dut eta txikiak izanik ere erakusten ditu. Berezitasun bezala "errejioak" bereizten ditu, beraz "guipuzcoa"(gipuzkoa ez da azaltzen) jartzen baduzue, berau azalduko da mapan. Baita "pais vasco" (euskadi eta euskal herria ez noski!).
Probatu ezazue ea zuen herria agertzen den, zerbait interesgarria aurkituz gero iruzkinetan utzi.

[>] Aparailu(tramankulu) erabilgarrien(?) bilduma

Hauek dira topatu ditudan katxarro arraroen bilduma bat. Batzuk erabilgarriak, besteak arraroak eta besteak sinestezinak:

eta amaitzeko...(gaurkoz behintzat)
Zuekinnnnnnnnn Ratzinger Zak erabiliko duen ipod shuffle gehigarri bat


Gu tontakeri hauetan pentsatzen eta bitartean

[...]De acuerdo con la Oficina del Presupuesto del Congreso (CBO), si se mantiene el curso actual de los gastos de guerra, podrían llegar a los 600 mil millones en 2010. Actualmente se destina en el mundo más de un billón de dólares para gasto militar, equivalente al 3% del Producto Interno Bruto global; con aproximadamente un 10% de los gastos militares se podría garantizar el acceso a los servicios básicos de la población mundial[...].[+info]

[>] Sphere blog bilatzaile berria probatzen


Sphere blog bilatzaile berria probatzeko gonbidapena jaso dut. Oraindik itxia dagoen arren bere webgunean izen eman eta orain iritsi zait gonbidapena.

Sphere bilatzeko era berri bat eskaintzen du, bilaketa dataren arabera eta garrantziaren arabera egin daiteke, ingelesez edo beste hizkuntzatan eta denboran zehar ere mugatu daiteke. Beraien hitzetan:

Sphere is a new kind of blog search engine that uses an advanced algorithm to discover high-quality, relevant, and timely blog posts. It's a very simple idea, but really hard to do.

Lehenengo inpresioa
Oso sinplea, erabilterreza eta gehiegizko gauzik gabea. Interfaze zaindu eta erabilgarriak.
Bilaketa
Lehenengo bilaketetan ez dut gauza handirik topatu, beren robotak oraindik indexatzeko gauza asko izango dituelako.
Hala ere zenbait gauza interesgarri ikusten dira. Bilaketa egin ostean eskuineko aldean hainbat kuadrotxo azaldu ohi dira. Bilaketarekin lotura duten blogak erakusten dira batean eta bestean egindako bilaketarekin harremana duten berriak jasotzen dituen beste bat.
Gainera bilaketa bakoitzaren emaitzen ondoan "profile" izeneko botoi bat agertzen da, bertan sakatuz gero blog horrei buruzko estatistika batzuk igortzen dira.

  • avg. posts/week -> asteko mezu kopuruaren media

  • avg. words/post -> mezu bakoitzeko hitz kopuruaren media

  • avg. links/post:-> esteka mezuko media

  • Recent Links To Other Blogs -> Beste blog batzuetara egindako azken estekak


Ondorioak
Oraindik bilaketak oso onak ez diren arren etorkizun batean ondo joan daitekeela pentsatzen dut. Oso interesgarria ikusten dut blogei bereziki zuzendutako bilatzaile bat egitea, ez baita berdina web orrialde arruntetan bilatzea eta blogetan bilatzea. Blogak elkarren artean egitura antzeko bat mantentzen dute eta iruzkinak, maiztasunak, jario harpide kopurua, lotura kopurua etab. bezalako kontzeptuak bilaketa batean barneratzea oso interesgarria da. Hauetako batzuk ez dira spheren kontutan hartzen baina beste batzuk bai.

[>] Kode askea, jende askea

Gaurkoan artikulu interesgarri bat dakarkizuet. Bertan gogoeta asko egiten dira bere izenburua "Codigo libre, hombres libres" (emakumeak ahaztu dituen arren irakurketa interesgarria :P). Artikulua horrela hasten da:

Con el tiempo
desde la escuela tratarán de ¿educarte?
-es decir: domesticarte-
por suerte hay medios para evitar la trampa.
Te dirán que el mundo
se divide entre vivos y tontos.
Nada más falso, niño mío.
En el hombre sólo hay dos alternativas:
es libre o no lo es.
Con esto quiero decir
que eres tú quién decide.
Es tan sucio el que pone las cadenas
como el que las acepta como algo sin remedio.

Jaime Suárez Quemain (1950-1980), periodista salvadoreño asesinado a machetazos.

[>] Gominolaz egindako San Francisco hiria

Elizabeth Hickok-ek San Francisco hiria gominolaz egitea erabaki du eta emaitza izugarria da. Argi pixka bat eman dio eta hau da emaitza:
san francisco gominolas

[>] Zenbat balio du zure blogak?

Niri behintzat asko iruditzen zait eta zuri?


My blog is worth $7,903.56.
How much is your blog worth?

[>] Postal bat zure aurpegiarekin Muglets


ñblog blogean irakurri dut zure aurpegiarekin postal elektronikoak egiteko aukera ematen duen sistema bat. Bitxia iruditu zait eta lotura jartzea erabaki dut. Zure irudia igotzeko aukera badago ere orain arte igo diren batzuk ere aurkitu ditzakezue.
Lotura: Muglets

[>] SPAMarekin bukatzera goaz (Wordpress erabiltzaileentzat)


Akismet pluginak SPAMarekin bukatzen saiatzen da. Plugin honek iruzkin, pingback eta trackbackak aztertzen ditu ea SPAMa diren edo ez jakiteko. Sistema zentralizatu bat da, honen atzean Wordpress.com-eko jendea dagoelarik.
Erabiltzaile arruntentzat dohainik den arren hilabetean $500 baino gehiago irabazten duten blogentzat $5eko salneurria dauka.
Arazo bakarra sistema zentralizatua dela beraz erortzen bada...

[>] Google maps gainean txateatzen

Genbeta bitartez aplikazio berri bati buruz irakurri dut. Bertan Google maps ezagunaren gainean txateatzeko aukera ematen da. Dibertigarria behinik behin.
Lotura: Map Chat

[>] Azaroak 27 Blog & Beers (& Podcasts?)

irratia.comeko lagunek Azaroak 27rako Blog & Beers 2 egingo dela komentatu dute. Podcastingak ere lekua izango duen ez dakigu oraindik baina denok gonbidatuak zaudete Bilbon izango den B&B2 honetara. Ahal izanez gero bertan egongo naiz ni ere :P
Lotura: Blog & Beers 2 topaketa

[>] Musik(h)erria ekimenaren webgunea martxan!

Musik(h)erria ekimenaren webgunea jadanik martxan dago. Espero dugu hemendik aurrera talde gehiago mugimendu honetan sartzea eta musika askearen bidea sustatzea. Nire aldetik, bloga eta i-rratsaioaren ateak irekita izango dituzue zuen musika zabaltzeko. Nahi izanez gero zuen musika bidali eta 4 haizetara eta mila ordenagailutara zabaldu dugu.

[>] eBlogosferako tresnak zure blogean/webgunean jarri

Denbora batean zehar eBlogosfera ezagutzeko hainbat tresna sortu ditut.
EBE = Euskal Blogen Eraztuna.
horTXE! = eBlogosferako bilatzailea (edo horrelako zerbait).
Bero! = eBlogosferako azken mezuak.
iEUP! = 2 blog edo hitz sokatira txanpa batean.

Orain, zure blogean/webgunean zure bisitariei hauek erabiltzeko aukera eman nahi izanez gero kode hau jarri dezakezue:


Zuen blogean kode hori jarriz gero hau ikusiko duzue:

[>] Bihar Arrasate irratian elkarrizketa

Arrasate irratia bere webgunean diotenez "FMko 107.7an emititzen du, euskara hutsean. Bereziki herriko eta ibarreko kontuetan espezializatutako irratia da, nahiz eta mundu zabaleko gertakariak ere jasotzen dituen, beti ere, herriko ikuspuntua galdu gabe".
Bihar goizeko 11:30tan, podcast edo i-rratsaioari buruzko elkarrizketa bat egingo didate telefonoz. Entzuteko aukera baduzue, ez galdu :P.

Zuen iruzkinak espero ditut.

[>] 20 milioi blog baino gehiago munduan


Technoratik 20 milioi blog indexatu ditu bere bilatzailean. Marka izugarria, munduan blogen fenomenoaren arrakasta garbia azaltzen duen zenbakia.

[>] Microsoftek lizentzia "libreak" atera ditu

Microsoftek lizentzia "libreak" atera ditu. Hori da barrapunton irakurri dudana. Lizentzia mota ezberdinen artean badaude behintzat bi Ms-PL eta Ms-CL izenekoak FSFaren arabera libreak izan daitezkeenak.

Microsoften pausu berri honek nora garamatza? Merkatu kuota lortzeko mugimendu bat besterik ez da? Nire ustez Microsoftek hau egiten badu norbaitek edo zerbaitek bultzatua dela, kasu honetan software librearen mugimenduak bultzatu du Microsoft hau egitera.

Lotura: Barrapunto

[>] Flickrreko jostailuak



Flickrren irudiak igotzeko zerbitzuaren inguruan beste hainbat programatxo sortu dituzte. Hemen hauetako batzuk aipatzen ditugu.

  • Puzzlr: puzzleak egin zure flickrreko argazkiekin

  • Flickratr: Zure flickrreko argazkiei nota bat jartzeko aukera ematen dio bestei

  • http://metaatem.net/words/: Nahi dituzun hitzak flickrreko letra argazkiekin osatzeko.

  • Flickr sudoku: Sudoku joku famatua baina Flickrreko argazkiekin

  • Flickr backup: Flickrren gordeta dituzun argazkien segurtasun kopia bat egiteko.

  • Flickrfox: Zure flickr argazkiak erakusten dizkizun firefox nabigatzaileko gehigarri bat.

  • Flickr screensaver: Zure flickrrekeko argazkiak pantaila-babesle bihurtzeko programatxoa.

  • fd's Flickr toys: Dudarik gabe estekarik hoberena. Flickrrentzako aplikazio sorta txiki bat biltzen da bertan. Beste gauzen artean, aldizkari azalak, egutegiak, posterrak etab. sortu daitezke flickrreko argazkiekin



...Besterik ezagutzen duzu?

[>] Tagzaniak nahi duzun mapa zure webgunean jartzeko aukera ematen dizu

Tagzaniako blogean irakurri daiteke, orain Tagzaniako mapa bat zure webgunean jartzeko aukera dagoela. Horretarako, zure gunean jarri nahi duzun maparen azpian "Paste this map on your site" aurkituko duzu. Bertan sakatuz, zure webgunean/blogean jartzeko kodea agertuko da. Orain pegatzea besterik ez duzu.
Adibidea.

[>] Open Office 2.0. deskargatzeko dago jada


Orain arte beta fasean zegoen arren orain deskargatzeko aukera dago. Open Office ezagutzen ez dutenentzat Microsoft Officen pareko ofimatika programa sorta bat da baina software librean eta euskaraz. Microsoft Office erabiltzen jarraitzen baduzu, zergatik ez Open Office probatu?

[>] Firefox nabigatzaileak 100 milioi jaitsiera erdietsi ditu, zorionak baina aurrera


Firefox nabigatzaileak 100 milioi jaitsiera erdietsi ditu, oso berri ona. Hala ere, zenbait iturrien arabera, bere merkatu kuota zertxobait jaitsi da, honen laburpena ikteroen blogean aurkitu dezakezue.

Hala ere, niretzako ez da merkatu kuota muina, niretzako zerbait ideologiko eta praktikoa da. Firefox software librea da, euskaraz dago eta sistema eragilee ezberdinetan (GNU Linux, MacOS X eta Windows) erabili daiteke. Komunitateak egindako lanean oinarrituta, komunitatearen zati txiki bat den Librezalek euskaratua eta denon artean erabilia. Beraz, jarrai dezagun Firefox hedatzen eta zabaltzen.

Euskarazko softwarea librea izango da, edo ez da izango

[>] Jakintza ikastolako blogari berriak

Jakintza ikastolako ikasleak blogari lanetan hasi dira, eBlogosferara ongi etorriak.
Hemen doa ikteroak blogetik ateratako hauei buruzko laburpena:
  • Allwear: Nagorek eta Leirek sortu duten modaren inguruko bitakora. Azken tendentziak, diseinuko erropa, osagarriak, albisteak… izango dira irakurgai bertan. Kate Moss-en inguruko artikulu batekin hasi dira
  • Zure Txokoan!!!!!!: Felixuka eta Sorgintxok :lol: sortutako bloga. Orokorrean kulturarekin zerikusia izango duten albisteen berri emango dute: musika, literatura, zinea…. Irakurleen kolaborazioa ere eskatzen dute.
  • Eroak:Anderrek sortu duen blog honetan umorea izango da nagusi. Bideo barregarriak, argazki xelebreak, txisteak…. aurkituko dituzu hemen. Ahalegin handiak egin ditu weblogari bere ikutu pertsonala emateko.
  • Euskadi eta Xakea:Xakearen mundua gustukoa baduzu hau da zure bloga. Asier maixu handiak hemen ipiniko ditu jokaldi desberdinen amaierak, xake txapelketen inguruko azken berriak, liburuak…
  • Jun da etorri:Taldeko parrandera handienak (Alaitz eta Nerea) festaz festa etengabe ibiltzen omen dira. Horregatik pentsatu dute bere bloga erabiliz denen berri emateko aukera paregabea dutela. Jaiak gertutik jarraitu nahi badituzu bisita ezazu beraien bloga
  • Kirolak:Leku honetan kirol munduarekin zerikusia duten albisteak irakurriko dituzu. Lehen bistazo batean Errealaren inguruko albisteak dira nagusi; ez da harritzekoa bere webmasterra den Gonzalo Errealaren zale amorratua baita. Azkar eguneratzen den bloga duzu hau.
  • Ordizia K.E.:Lander ordiziko futbol taldean etorkizun oparoa izan dezakeen gaztea da. Futbol taldeko kolore urdina bere bihotzean darama eta hori garbi ikusten da bitakorari bistazo bat ematen badiozue. Ordizia Kirol Elkarteko futbol talde guztien inguruko informazioa aurkituko duzue.
  • Txiki Eroak:Nik uste dut Izaskunek eta Nereak etorkizunean maistrak izateko aukera handiak dituztela. Oso gustukoa dute umetxoen mundua eta, horregatik, erabaki dute umetxoekin lotutako gaien inguruko informazioa zabaltzea, bide batez, gure ikastolako eskolaurreko ikasleek egingo dituzten jaialdien berri ere hemen aurkituko dituzu.

[>] Melillan gertatutakoaz barre egin daiteke? COPEk baietz dio.


Denok ezagutzen ditugu Melillan gertatutakoak eta honen larritasuna. Honi buruz barre egin daiteke? Batzuek baietz pentsatzen dute eta egiten dute gainera. COPEk (Eskuinaren eta Elizaren ahotsa) hainbat egunetan Melillan hesia igarotzen saiatu zirenen kontura barre egiten egon da. Behin baino gehiagotan egin du gainera eta hemen esaten dena lotsagarria iruditzen bazaizue, goizetan Federico Jimenez Los Santos "La Mañana" saioan botatzen dituenak entzun. Faxismoa bere izaera garbienean.

Lotura: COPEn esandakoa (redconvoz.org)
Iturria: Indymedia Euskal Herria

[>] eBlogosfera gero eta handiagoa

Nire proiektu berria probatzen nengoela Bero! hainbat gauzaz konturatu naiz, hauek dira hurrengo lerroetan aurkituko dituzuenak.

Bero! Technoratik (Ice Rocket eta Google blogsearch ere) ematen dituen emaitzak erabiliz eta patroi batzuk jarraituz euskarazko mezuak iragazten saiatzen da, mezu berrienak erakutsiz.


  • Uste nuen baino euskarazko blog gehiago dago

  • Gehienak ez daude euskal komunitate batean

  • MSN Spaces-ek euskal blogari gazte asko erakarri ditu

  • Sortu berri diren euskarazko blog asko dago

  • Ez aurki.com, ez eraztuna.com, ez goiena.net, ez eibar.org eta ez beste komunitateetan katalogaturik ez dauden blog asko dago

[>] Musik(h)erria

musik(h)erria
DATORREN URRIAK 22, LARUNBATA, 12:00etan, BILBOKO KALDERAPEKO KULTUR
GUNEAN (alde zaharra) MUSIKHERRI herri disketxea BERE AURKEZPENA EGINGO
DU.

[>] Blogari VS Bloglari iEUP! (erantzun estatistiko bat)

sokatira bloglari vs blogari
Polemika sortu da, blogari edo bloglari. Sortu den polemika berri honetan iEUP! tresnak nire iritzia emango du. Kasu honetan Technorati blog bilatzailea erabiltzen denez, herriaren (blogarien) erantzuna dela deritzot, erantzun estatistikoa behinik behin.
Ea ba sokatira txanpa honetan zeinek irabazi.
Jarraitu lotura: iEUP!

*OHARRA niretzako garrantzitsuagoa da fenomenoaematen zaion izena baino.

[>] Berriako blogak MARTXAN

berria blogak
Berriak bere blogak martxan jarri ditu.

Esate baterako
IRENE ARRARATS
Adibidez osatu nahi dugu 'Esate baterako': esatekoak eta ez esatekoak, zaharrak eta berriak, zaharberrituak eta berrizahartuak... betiere, hizkuntzari lotuak.

Konponbidearen talaia
PELLO URZELAI
Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek. Jarrera bera espero du parte hartu nahi dutenen aldetik.

Mahai jokoan
IMANOL MURUA URIA
Hemengo politikaren partida jarraituko dugu blog honetan, mus partida ikusleak nola: kartak erdi agerian dituztenei begia luzatuz eta kartak ezkutatzen dizkigutenen keinuak antzematen saiatuz. Eta inor azpijokoan sumatuz gero, esan egin beharko dugu.

Ipar haizea
ENEKO BIDEGAIN
Ipar Euskal Herriko aktualitate eta egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoetak agertuko dira blog honetan. Halaber, Euskal Herri osoa hunkitzen duten gaiei eta Hego Euskal Herria hunkitzen dutenei Iparraldeko begiradarekin so eginen die blog honek. Paperezko edizioan lekurik ez duten gai ttipiak eta anekdotak agertzea ere da xedeetariko bat, baita ere paperezko edizioan gutti barnatu gaiak sakontzea.

Amaren batean
IDURRE ESKISABEL LARRAñAGA
Berdintasuna eta desberdintasuna; parekoa edo menpekoa; desberdin izateagatik menpeko izatea; generoaren araberako zapalkuntza; feminismoa —tamalez, matxismoaz ezin ahaztu—… Emakume, gizon, nahiz beste edozer zarela ere, gusto baduzu, horiek guztiak izango ditugu mintzagai. Jar gaitezen (h)ar-em(e)anetan.

Hitz beste
ANJEL LERTXUNDI ESNAL
Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Kornerra
MIKEL ELORZAREN IZKINAKO BAZTERRA
Korner honetatik, hitzak "botaz" baina ez "erdiratuz", ertzak aurkitzen ahaleginduko naiz. Erdigune guztiek badutelako beren ertza, beren bazterra, beren kornerra. Esaerak dioen bezala: ondo esanak barkatu eta gaizki esandakoak kontuan hartu.

[>] i EUP! 2 hitz/blogen artean Technoratin zein agertzen da gehien?

2 hitz/blogen artean Technoratin zein agertzen da gehien?
iEUP! Technoratiko emaitzak erabiliz konparaketak egiteko sistema bat da.
2 aukera ezberdin ditugu bi hitz elkarren artean konparatu edo bi blog ezberdinen arteko konparaketa

Bigarren funtzio hori gehitu diogu tresnari. Honen bitartez blog konkretu bati beste blogetatik egiten zaizkion loturak eta beste blogetako mezuetatik egiten zaizkion loturak aztertzen dira.

Hau dena sokatira txanpa batean neurtuko da Ea zeinek irabazi. Interesgarria litzateke jendeak probak egitea. Ez hartu lehiaketa bat bezala, tresna erabilgarri?? bat bezala baizik.

iEUP!

[>] Eguraldiaren informazio osoa

Weather Underground-ek Euskal Herriko hiri hauei buruzko informazioa ematen du, informazioa errazago lortzeko beraien jarioetara harpidetzeko aukera ematen du.

Hainbat guneetako informazioa jaso eta Google Maps erabiliz eguraldi mapa bat osatzen du Weather Bonk izeneko aplikazio honek:
Weathebonk mapa

[>] Domeinuak salneurri izugarrian Yahoo-n

2 domeinu erosi ditut 2.99$ salneurrian bakoitza urte osorako, izugarri prezio ona.
Espero dut SPAM bezala ez hartzea mezua, nik ez dut xoxik irabazten.

Hartu ditutan bi domeinuak:
www.hortxe.com --> Euskal Blogen Bilatzailea (edo horrelako zerbait)
www.teketen.com --> Nire blogarentzat

Lotura: Yahoo business

[>] Bapateko mezularitzak (IM) gudan

Badirudi bapateko mezularitzaren munduan gauzak mugitzen ari zirela. Ba orain hainbat mugimendu ematen ari dira. Alde batetik Yahoo eta Microsoftek bere bapateko mezularitzako sareak batuko dituzte. Honek zera esan nahi du, hauetako batean kontu bat edukita besteekin komunikatu ahal izango duzula. Dudarik gabe berri ona. Hala ere, atzetik dagoena badakigu zer den, ez baita intentzio ona. Google Talk atera zenetik (eta nahiz eta honek oraindik merkatu kuota handirik lortu ez) mugimenduak egon dira eta hau da bistaratzen den lehenengoa GTalkek suposatzen duenaren aurka egiteko.

GTalkek jabber protokolo librea erabiltzen du. Era honetan ez dugu Googleren bezeroa eduki behar bertara konektatzeko, beste hainbat bezero ere erabili daitezke protokolo librea erabiltzen delako, adibidez Gaim(IM sare ezberdinetara konektatzeko aukera ematen du, izen eta pasahitzak emanda). Honen harira Googlek ere mugitu du fitxa eta Gaimen garatzailerik garrantzitsuena kontratatu du, kanpoko bezero hauek garatu, kudeatu eta Voiprekin(IP bidezko telefonoa) bateragarriak bihurtzeko.

Oraindik duda bat dago AOLek (AEBetan IM erabiltzaile gehien dituena) zer egingo duen. Ez dakigu zertan bukatuko den hau baina kasualitatez (beraien interesak defendatzen dituztelako) erabiltzaileak ondo atera gaitezke honetatik. Hala ere, Jabber protokolo askea erabiltzen duten bezeroak gomendatzen jarraitzen dugu, etorkizuna askea izan behar duelako.

meebo
Emaitzak ikusi artean IM ezberdinetara konektatzeko aukera ematen duen orrialde bat erabilgarri badago, Meebo.

[>] Jende maltzurra badago, jode!


Katrinako hondamendia eta gero Gurutze gorriak 2000 dolarreko txartelak banatu zituen jendearen artean. Ba irudi hau argitaratu ondoren 2 minutu ez ziren pasa norbaitek txartelaren zenbakia hartu eta gastatzen hasi zen arte. Berri honen arabera "Ferrari" bat erosten ere saiatu ziren.

Hasieran Interneten ibiltzen diren gezur horietako bat zela pentsatu nuen arren, informazioaren katea jarraituz benetakoa dela dirudi. Jarraitutako katearen loturak utziko dizkizuet.

Lotura: alt1040>>Caspa.tv>>Snopes>>CBC News

[>] Ubuntu Linux banaketaren bertsio berria

Ubuntu Linux banaketa berriari buruz hitz egin behar nuen baina eBlogosferatik buelta bat ematen oso ondo azaltzen duen artikulu bat topatu dut. 53R61 blogeko lagunak egindakoa.
Lotura: Ubuntu 5.10 breezy bertsio berria argitaratu da

[>] Bloglines jario irakurgailuak hobekuntzak egin ditu

Bloglinesek ere fitxa mugitu du eta bere jario irakurgailuan aldaketa batzuk egin ditu.

Alde batetik, bertan mugitzeko teklatuko tekla azkarrak gehitu ditu:
Hotkeys: j - next article k - previous article s - next sub f - next folder A - read all r - refresh left panel

Eta era berean "Keep New" gelaxka markatzen baduzu orain ezkerreko zutabean jario horretan erabat berriak diren mezuak eta "Keep New" bezala markatutakoak ezberdintzen dira: [berriak]:[keep new].
Irudi baten bitartez ikusita:


Badakizue gure jarioak "Lotu Teketen" izeneko atalean dituzuela harpidetu nahi baduzue.

[>] Naturaren arrazoia, jendearen miseria

Garatuak omen gara, baina oraindik ez gara konturaru natura gure gainetik dagoela. Natura kontrolatzen dugula pentsatzen dugu baina ez da horrela. Honetaz gain, garatuak omen garenok askotan "garatugabeak" gutxiesten ditugu.
Gogoeta hauek irudi batzuk ikusi ondoren eta hainbat gauza irakurri ondoren etorri zaizkit. Irudietan, azken hilabetean hainbat hondamendien inguruan AEBetan (Katrinaren hondamendia) eta Txinan militarrek izandako jarrera erabat ezberdina azaltzen da.


AEB > Armak herri beltzaren aurka








Txina > Militar asko herria laguntzen hil ziren
----------------------------------------------------------------------


AEB > Gizon adindun bat euripean abandonaturik.

Txina > Gizon adindun bat ateratzen dute etxe batetik

----------------------------------------------------------------------

HITZIK BEHAR EZ DUEN IRUDIA (Txina)

[>] Browsershot, zure web orrialdea/bloga nola ikusten da nabigatzaile ezberdinetan?



Screenshot zerbitzuaren bitartez zure web orrialde edo bloga nabigatzaile ezberdinetan nola ikusten den aukera daukazu. Hori bai, denbora apur bat itxaron beharko duzu, eskatzen duzun helbidea harategietan aurkitzen diren ilera horietako batean sartzen da prozesatua izateko.

Lotura: Browsershot

[>] Yahoo Blog Search hemen da!

yahoo blog search
Hau eromen bat da. Atzo Yahoo podcast gaur Yahoo Blog Search. Momentuz Yahoo news ataleko bilaketetan aurkitu daitezke bilaketaren emaitzak, bilaketa bat egitean. Gauza interesgarria, inplizituki berri baten antzeko maila ematen baitio blog batean esandakoari. Seguraski laster Yahooren blog bilatzailea aplikazio oso bat ikusteko aukera izango dugu. Momentuz emaitzak ez dira oso onak behintzat euskarazko blogei dagokionez.

Iturria >Techcrunch
Lotura > Yahoo Blog Search

[>] Inquisitorx, zu baino azkarragoa den bilatzailea

inquisitorx
Inquisitorx AJAXen egindako bilatzaile bat da. 3 lehenengo emaitzak ematen ditu zuk oraindik idazteaz amaitu ez duzunean. Ondoren emaitza gehiago ikusteko aukeraz gain, technorati, google edo flickrren bilatketak egiteko aukerak daude. Kuriositate moduan ondo dago.

Lotura: Inquisitorx

[>] Elkartasuna

[>] Phising saiakera berri bat

"El intento de 'phishing' contra usuarios de Ebay afecta también a internautas vascos" gara.net-eko artikuluan hau irakurri daiteke.

Así, ha señalado que este ataque responde a "una alianza entre los 'spammers', quienes difunden correos-basura o publicitarios ilegalmente, y los 'phishers' por la que se pueden difundir entre seis y ocho millones de correos en el mundo".


Berri bat baino zientzia fikziozko pelikula bat dirudi ;), niri behitzat "Star Wars" etorri zait burura.

[>] Hainbat jario irakurgailuetara harpidetzeko aukera ematen duen botoia

Orain arte Bloglinesera harpidetzeko aukera bakarrik ematen genuen gure jarioentzat. Botoi honen bitartez hainbat jario irakurgailu ezberdinetara harpidetzeko aukera ematen da. Bakoitzak nahi duena erabiltzeko aukera eman nahi dugu.

Jario honetara harpidetu
Botoi sakatuz aukera hauek ikusiko dituzue:












[>] Yahoo! Podcast atera da



Ia inorrek espero ez zuenean Yahook bere podcast gunea atera du. Momentuz ez du aukera handirik ematen podcasta igotzeko zuk jarri behar duzu tokia edota geocities bezalako leku batera igo. Interesgarriena atera duten programa izan daiteke. Windowsentzat bakarrik dago momentuz ea Linuxentzat eta MacOS Xentzat ateratzen dute. Hala ere ni ipodder erabiltzen jarraituko dut.

Bilatzaile bezala oso aukera interesgarria.

[>] Itxura erabat aldatu dugu

Gure blogaren itxura erabat aldatu dugu. Lehen genuen itxura nahiko bertikala zen eta ez zuen informazio asko ematen. Hasiera batean zenbait aldaketa egin genituen arren hauek ez zituzten gure beharrak asetu eta erabat aldatzea erabaki dugu.

Hau da emaitza gustatzen? Bai/Ez
Zerbait hobetzeko?
Dituzuen ideiak bota....

[>] Googlek jario irakurgailu bat ateratzen du, Google reader

logo google reader
Googlek mundua kontrolatzeko helbururantz doa. Orain Google reader atera da, jario irakurgailu berri bat. Probatzen dudanean, honi buruzko "review" (kritika) bat egingo dut. Bitartean Bloglines
-----
PROBATU DUT!
Era eskematiko batean azalduko ditut Google readerren gauza onak eta txarrak.
onak
* AJAX erabiltzen du eta oso azkarra da
* Gmailen "Starred" funtzionalitatea
* OPML fitxategien bitartez jarioak inportatu eta esportatzeko aukera ematen ditu.
* Podcastinga entzuteko kontrolak

txarrak
* Interfaze nahiko zaila (klik gehiegi).
* Jarioak inportatzeko orduan niri gelditu egin zitzaidan.
* Ez du informazio gehiegi ematen aurreneko orrialdean (Bloglinesek egiten duen bezala)

Ondorioak
Googlek egiten duen guztia Googlek egiten duelako ez da ontzat hartu behar. Batzuetan enpresa pribatu bat dela ahaztutzen zaigu, badakigu "We are not evil" dela beraien esaldia baina... Iritzi kritiko bat izan behar dugu, Bloglines erabiltzen dut nik eta horrela jarraituko dut, beste asko badaude eta interesgarriak bakoitzak berea aukeratu dezala. Googlek berea egin beharrean beste hau erosi beharko luke Feedness. Bloglines uzten badut hau erabiliko nuke nik, itxurosoa eta erabilgarria, bai horixe!.

[>] I-rratsaio berria (5.zenb): Web2.0, Afrika iparraldeko hesia, Interneteko aktualitatea

Oraingo honetan web2.0, Afrikako hesi lotsagarria eta informatikari buruzko aktualitatea izango dugu. Jendarte atalean Afrika iparraldeko hesi lotsagarriari buruz hitz egingo dugu, patxi gaztelumendik idatzitako mezu bati ahotsa jarriz. Idatzitako mezuak irakurri eta mutilmediak egindako kritika bati buruz arituko gara. Teknologia eta informatika atalean ipodder eta firefox euskarazko bertsio berriak, hortxe euskal blogen bilatzailea, blogei buruzko inkesta interesgarri bat, etab. izango ditugu. Dena kloratita talde euskaldunaren musikaz bustirik. I-rratsaioa entzuteko badakizue hainbat era daudela:

Jariora harpidetu
RSS jarioa
Fitxategia deskarkatu edo entzun

[azkena jaitsi]
[azkena entzun]


Entzule mapa:I-rratsaioa nondik entzuten duzun markatu mapan eta iruzkinen bat egin mesedez! :P (saiatu batzutan lehenengoan ez badabil)

I-rratsaioan aipatzen diren zenbait lotura:

Musika

[>] Teketen I-rratsaioa podcastellanoko podcast entzunenen artean

Gure i-rratsaioa podcastellano listako podcastingen artean 14. agertu da. Feedburner erabiltzen duten podcasten estatistikak erabiltzen dira horretarako. Hemen ikusi dezakezue lista hori:
Podcast lista
ZORIONAK GUZTIOI!

[>] Hortxe! Euskal Blogen Bilatzailea (edo horrelako zerbait)

Euskal Blogen Eraztunean Hortxe! euskal blogen bilatzailea sortu dugu. Zenbait bilaketa motore erabiltzen dira Google blogsearch, Technorati eta Ice Rocket momentuz euskal blogosferan zerbait aurkitzen saiatzeko. Probatu eta ea zer deritzozuen, mesedez zuen iritzi eta laguntzarekin iruzkinak utzi ahal baduzue.

[>] Wikipedia entziklopedia askea

Wikipedia mundu osoko milaka boluntarioek sortu duten entziklopedia askea da. Hitz hau, wiki izeneko editatze sistema eta entziklopedia hitzen arteko hitz konposaketa bat da. Wiki sistemak era erraz batean editatzeko aukera ematen du eta Wikipediaren kasuan edonork egin dezake hau. Animatuko zara munduko jakintzaren parte bat idazten?

wikipedia



Wikipedia entziklopedia askeak gero eta artikulu gehiago ditu, gero eta handiagoa eta osatuagoa da eta kasu askotan paperezko entziklopediek dituzten baino artikulu gehiago izatera iritsi da. Beraien helburuen artean hizkuntza bakoitzeko, Wikipedia bat sortzea da, euskarazko bertsioa badugu euskaldunok, hau idazten ari naizen momentuan 3.362 artikulu daude euskarazko bertsio honetan. Hizkuntza erabilienen artikulu kopurua, Ingelesa 732 000+, Alemanera: 290 000+, Frantsesa: 162 000+, Japoniera: 141 000+, Italiera: 108 000+, Suitzarra: 104 000+, Poloniera: 101 000+, Holandesa: 94 000+, Portugesa: 75 000+, Espainiera: 65 000+.



Entziklopedia atalaz gain zenbait hizkuntzatako artikulu kopurua gehiegizkoa zela ikusirik edota beste hainbat beharri erantzuna eman ahal izateko Wikipedia fundazioak beste hainbat tresna kaleratu ditu. Horrela sortu dira Wiktionary, Wikibooks, Wikiquote, Wikisource, Wikispecies, Wikinews, Wikimedia Commons eta Meta-Wiki. Banaka-banaka hauek aztertuko ditugu.



Wiktionary: hizkuntza askotan dagoen hiztegia da hau. Hiztegi honetan edozein hiztegitan aurkitzen diren gauzak aurkituko dituzue: definizioak, etimologia, ahoskera, sinonimoak etab.




Wikibooks: Liburu askeak. Jendeak sortutako liburuak aurkitu ditzakezue bertan. Askotan Wikipediako artikulu atalen bat handia egin denean Wikibooks atalera eramaten da eta bertan liburu bezala jarraitzen du. Liburu bakoitzaren garapen fasea ikus daiteke, liburu batzuk hasi berriak dauden arren beste asko amaiturik edo amaitzen daude. Euskaraz oraindik ez dugu bakar bat ere.



Wikiquote: Esaldi famatuak edo esanak biltzen dituen tresna da. Gure hizkuntzako esanak eta beste hizkuntzetatik itzulitako esanak biltzen dira.



Wikisource: Hemen domeinu publikoarekin edo GFDL lizentziapean dauden dokumentu originalak gordetzen dira, liburutegi batek egiten duen moduan.



Wikispecies: Espezieak jasoko dituen direktorio ireki eta libre bat egin nahi dute. Ingelesezko bertsioak jada sarrera asko dituen arren beste hizkuntzetan garapena nahiko mantso doa. Tresna honek adierazten duena esaldi batean biltzen da Wikispecies is free. Because life is public domain!, hau da Wikispecies dohain da. Bizitza domeinu publikokoa baita!




Wikinews: Libreki jendeak idazten dituen berriak jasotzen dituen tresna da hau. Hemen aurkitzen dituzun berriak kopiatzeko, editatzeko, sortzeko erabateko baimena duzu.



Wikimedia Commons: Irudiak, Soinuak, Bideoak era guztietako material multimedia biltzen da hemen. Material horren gauza aipagarriena da libreki edozein lekutan erabili dezakezula, erabiltzen duen lizentzia libreari esker egin dezakezu hau. Normalean bertan gordetzen dira Wikipedian eta beste tresnetan erabiltzen diren multimedia material guztiak.



Meta-Wiki: Proiektu guztiak koordinatzeko erabiltzen den gunea da hau. Bertan proiektu berriak proposatzen dira, aldaketak egin behar badira eztabaidatu etab.



Argi dago euskaraz ez dagoela artikulu kopuru handirik oraindik baina guztion artean gero eta gehiago eduki ahal izango ditugu. Bertan editatu ahal izateko bi aukera daude, erabiltzaile anonimo bezala sartu edota izena eman ondoren zuk zehaztutako izenarekin sartu. Bertan izena ematen badugu, zenbait hobespen aukeratu ahal izango ditugu, batez ere orrialdea ikusi nahi dugun erarekin lotuak daude aukera hauek. Era berean guk bidalitako artikuluak jarraitzeko aukera dugu esteka baten bitartez, eztabaida batean parte hartzen ari bagara hori buruzko jarraipena egin ahal izango dugu klik bakarrarekin. Erabiltzaile bezala izena ematera gonbidatzen zaituztet.



Wikipediaren inguruan sortu diren tresna hauek guztiak jendartearen ezagutza metatzeko gune libre handiena direla esatera ausartzen naiz. Ezagutzak askea izan behar du eta horregatik denon lana da hemendik aurrera bertan parte hartu eta informazioa sartzearena. Ikaslea bazara eskaini zure denbora apur bat gure hizkuntzan informazio baliagarria sartzeko edo irakurtzeko. Irakaslea bazara, zergatik ez zure ikasleei Wikipedian informazioa eskuratu eta sartzeko proposamena egin? Zure denboratik apur bat hartu eta bertan parte hartzea ez legoke batere gaizki. Bestela ere, zuen denbora librearen zati txiki bat harturik eta inurri lana eginez denon artean egindako entziklopedia aske bat osatu dezakegu, zergatik ez?




Wikipedia fundazioaren sortzaile den Jimmy Walesen hitzaldia Euskal Herrian


Jimmy Wales Donostian ekainean egin ziren Kopyleft jardunaldietan egon zen eta bertan Wikipediari buruz hitz egin zuen. Hona hemen bertan esandakoaren grabaketa 18Mb.

[>] Eklipsea ikusten saiatu naiz

Eklipsea ikusten saiatu naiz kartulina zulatu batekin eta lortu dut behintzat zerbait ikustea. Hala ere betaurreko bereziak zituen batek zuzenean ikusteko aukera eman dit. Izugarria izan da, kristona.
Badirudi gaur egungo jendartean lurrarekiko lotura (GAIAren irudia berriro ere) asko galdu dugula. Zergatik diot hori? Ba beno, nire herrian hegaztiak erotu egin direlako, beraiek asko nabaritu dute eklipsea. Beldurturik ziruditen 2 txoritxo lagun baten etxean sartu dira eta uso bat ero moduan denda baten beiraren aurka jo da.
Hemen uzten dizkizuet nire saiakeraren argazki batzuk.

Kartulina zulatuarekin jolasean.

Zerbait ikusten da kartulinan, harrigarria!